Agenda
Zortzikoa
2022/06/29 10:00
Altsasu
Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen da Altsasu eta Urdiaingo lurren artean santu honen ohorez eraikitako baselizan. Alkateak lehen zortzikoa dantzatzen du eta ondoren herritarrek dantzatzen dituzten nahi adina zortziko.
10:45 Auzatea eta Zortzikoa
Kaxarranka eta eguzki-dantza
2022/06/29 11:00
Lekeitio
10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzien eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.
Dantza-soka
2022/06/29 11:30
Asteasu
San Pedro egunean, ekainak 29an meza nagusiaren ostean egiten dure soka-dantza Elizmendin. Ondotik, hamaiketakoa egingo dute.
Bandera-dantza eta trapatan
2022/06/29 12:00
Doneztebe
San Pedro egunez, ekainaren 29an, egiten da bandera-dantza eta trapatan izeneko soka-dantza Donezteben. 11:00etako meza nagusiaren ondoren, udal agintariak aurrez aurre dituela, banderazainak bandera dantzatuz agurtu ohi du udal korporazioa. Segidan, Trapatan dantza, Donezteben dantzatzen den soka-dantza egiten dute Erreka K.E. dantza taldeko kideek eta Doneztebeko txistulariek.
Guardiako dantzak
2022/06/29 12:00
Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Pedro jaietan dituen dantza hitzorduak:
Ekainak 29, San Pedro eguna
- 12:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
- 12:15 Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta ibilbideaErregeen Sta. Maria elizaraino, autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Erregeen Ama Birjinaren aurrean. Ondoren, Patroi Santuaren ohorezko Meza Nagusia Biasteriko Abesbatza lagun.
Dantzari-dantza
2022/06/29 13:00
Berriz
Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dituzte San Pedro egunez. Lehen saioa 13:00etan egingo dute dantzariek eta bigarrena 20:00etan.
Cia maduixa: Migrare
2022/06/29 22:00
Zarautz, Munoa
Lau emakume eta espazio huts bat. Hutsa, baina oztopo eta muga ikusezin, gorroto irrazional eta aurreiritziz betea. Sorterria utzi behar izan zuten, eta, orain, iritsi diren herrialdeak baztertu egiten ditu. Herrialdean batera eta bestera dabiltza, bizitzeko, geratzeko, sustraitzeko, norbera izateko leku baten bila. “Etxea” deitu ahal izateko leku baten bila dabiltza. Hori besterik ez dute eskatzen. Eta borrokatu egingo dute lotu ahal izateko.
- Ideia eta zuzendaritza: Joan Santacreu
- Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández
- Interpreteak: Laia Sorribes, Melisa Usina, Paula Quiles, Sara Canet eta Cristina Maestre