Agenda

Azeri-dantza

Noiz

2022/06/26 09:00

Non

Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Irakurri gehiago

Aurreskua

Noiz

2022/06/26 11:30

Non

Donibane Lohizune, Eliza ataria

Ekainaren 26an,11:30tan ohorezko aurreskua (soka dantza) egingo dute Begiraleak dantza taldeko dantzariek elizaren atarian. Ondotik mutxikoak.

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta brokel-dantza

Noiz

2022/06/26 12:00

Non

Irun

12:00tan hasiko dute Kemen dantza taldeko kideek ezpata-dantza Ama Xantalen ermitatik. 13:30ean ezpata-dantza dantzatuko da San Juan plazan. Jarraian, brokel-dantza eskainiko dute.

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta brokel-dantza

Noiz

2022/06/26 12:00

Non

Irun

Ibilbidea Ama Xantalen ermitan hasiko dute, Urdanibia plaza zeharkatu, San Juan plazara igo eta Triangelu plazara iritsiko dira. Bertan, brokel dantzetako bat eskainiko dute, bertatik Artalekura igo, eta Kale Nagusiaren goiko aldean Ezpata dantza dantzatuko dute. Hori bukatuta, San Juan plazara jaitsiko dira eta Ezpata dantza eta Brokel dantza osorik eskainiko dituzte. Gutxi gorabehera 13:30ean izango da udaletxeko plazara iritsiera.

Irakurri gehiago

Ertza: Dye Dye

Noiz

2022/06/26 13:00

Non

Hernani, Biteri plazan

Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan.
Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz.
DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritxi arte.

Irakurri gehiago

Sahatsa Plazan

Noiz

2022/06/26 17:00

Non

Hazparneko pilota lekua

SAHATSA PLAZAN 
Mendez mende iraun duten “Dantzari Dantza” Bizkaiko dantzen indarra eta 
Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren 
atariko aurkezpena egingo dutenak.
Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinu entsutetsuek emango diote 
bidea ondoren izango diren Fandango bizi bezain dantzagarri eta Urkiolako 
Aita San Antonio sormenei. 
Urkiolatik, Lanestosako ustai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak 
plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinu 
egingo zaio bere Agur Zuberoaz.
“Sahatsa Plazan” Irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna. 

Irakurri gehiago

Mutil-dantzak

Noiz

2022/06/26 21:00

Non

Arizkun

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 23, osteguna

  • 20:30 Ezpata-dantza. Ilunabarrean San Joan suak eta ezkil jotzea. Ondotik, mamorru erretzea, mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza.

Ekainak 24, ostirala

  • 12:00 mutil-dantzak
  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 25, larunbata

  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 26, igandea

  • 21:00 mutil-dantzak

Irakurri gehiago

Kimua: Generoa

Noiz

2022/06/26 22:00

Non

Getxo, San Nikolas plaza

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Irakurri gehiago