Agenda

Azeri-dantza

Noiz

2022/06/25 09:00

Non

Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Irakurri gehiago

Barkoxeko maskaradak

Noiz

2022/06/25 11:30

Non

Bilbo

Barkoxeko maskaradak Bilbon. Goizean barrikadak egingo dituzte eta arratsaldean ofizioak Plaza Berrian 17:00etan.

  • 11:30 Miguel de Unamuno plaza - Gaztedi dantza taldea
  • 12:14 Zamudioko atea - Bihotz Alai folklore taldea
  • 13:00 Santiago plaza - Salbatzaile dantza taldea
  • 13:45 La Bolsa eraikina - Zazpikale folklore elkartea
  • 14:30 Plaza Berria - Bizkaiko gaiteroak
  • 17:00 Plaza Berria

Irakurri gehiago

Myriam Perez: Nunavut

Noiz

2022/06/25 19:00

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Irakurri gehiago

San Joan Batailatzailearen Paloteadoa

Noiz

2022/06/25 19:30

Non

Tutera, Perrinche parkea

San Joan Batailatzailearen dantza taldeak Paloteadoa eskeiniko du Lurdesko auzoko San Juan jaietan. Hona hemen jaietako programa eta dantza hitzorduak:

Ekainak 24, ostirala

  • 20:30 San Juan dantzarien irteera Lasa Aitaren plazara Tuterako gaiteroen laguntzarekin eta Perrinche erraldoien konparsarekin.
  • 20:30 Omenaldia Aita Lasari bere izena daraman plazan. Ondoren erroska emaileen kalejira haien etxeraino.
  • 21:00 San Juango erroskoaren dantza parrokian.

 

Ekainak 25, larunbata

  • 19:30 Dantzarien prozesioa.
  • 20:00 San Joan Batailatzailearen Paloteadoa Perriche parkean.

Irakurri gehiago

Erdizka Lauetan

Noiz

2022/06/25 20:15

Non

Lukiano (Araba), Herriko Plazan

Erromeria-dantzak, Dantza-jauziak, Mutil-dantzak... dantzatzeko aukera

Irakurri gehiago

Mutil-dantzak

Noiz

2022/06/25 21:00

Non

Arizkun

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 23, osteguna

  • 20:30 Ezpata-dantza. Ilunabarrean San Joan suak eta ezkil jotzea. Ondotik, mamorru erretzea, mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza.

Ekainak 24, ostirala

  • 12:00 mutil-dantzak
  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 25, larunbata

  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 26, igandea

  • 21:00 mutil-dantzak

Irakurri gehiago