Agenda

Bordon-dantza eta soka-dantza

Noiz

2022/06/24 10:00

Non

Tolosa

Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.

  • 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-
    tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko

  • 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.

Irakurri gehiago

Guardiako dantzak

Noiz

2022/06/24 11:30

Non

Guardia

Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:

Ekainak 23, San Joan bezpera

  • 13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.
  • 18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
  • 18:15Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta IBILBIDEA San Juan elizaraino, autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, bezperak kantatuko dira, baita PilarrekoAndre Mariari Salbea ere, Santuaren erlikien gurtzarekin.

 

Ekainak 24, San Joan eguna

  • 11:30 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
  • 12:00Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta ibilbidea San Juan elizaraino,autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, Eta San Joan Bataiatzailearen prozesioa, bere ohiko ibilbideagatik. Ondoren, Patroi Santuaren ohorezko Meza Nagusia Biasteriko Abesbatza lagun.
  • 18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkatejauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
  • 18:15 Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta IBILBIDEA San Juan elizaraino,autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, BEZPERAK eta Pilarreko Ama Birjinaren Salbea abestu eta Santuaren erlikiak gurtuko dira.

Irakurri gehiago

Axeri-dantza eta soka-dantza

Noiz

2022/06/24 12:00

Non

Andoain, Goikoplaza

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza eta jokoa uztartzen ditu axeri-dantzak. Hainbat zati ditu axeri-dantzak: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illentiarena, perra jartzea eta dorrea besteak beste. Ondoren, soka-dantza egiten dute axeri-dantzariek.

Irakurri gehiago

Mutil-dantzak

Noiz

2022/06/24 12:00

Non

Arizkun

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 23, osteguna

  • 20:30 Ezpata-dantza. Ilunabarrean San Joan suak eta ezkil jotzea. Ondotik, mamorru erretzea, mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza.

Ekainak 24, ostirala

  • 12:00 mutil-dantzak
  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 25, larunbata

  • 21:00 mutil-dantzak

Ekainak 26, igandea

  • 21:00 mutil-dantzak

Irakurri gehiago

Erdizka Lauetan

Noiz

2022/06/24 18:00

Non

Urretxu (Gipuzkoa) - Santa Bárbara Baseliza

Erromeria-dantzak, Jauzi-dantzak, Mutil-dantzak... dantzatzeko aukera

Irakurri gehiago

Ertza: Dye Dye

Noiz

2022/06/24 19:00

Non

Lekuz Leku: Paseo Abandoibarra

Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan.

Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz.

DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritxi arte.

 

Irakurri gehiago

Kresala: Sorozabalen suitea

Noiz

2022/06/24 19:30

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

Ekainaren 24an Victoria Eugenia Antzokian Pablo Sorozabali omenezko zikloa eskainiko da, eta Kresala Dantza Taldeak  lau obra birsortu eta antzeztuko ditu bertan.

Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren jaiotzaren 125. urteurrenaren harira Donostia Musikak antolatu duen Pablo Sorozabalen omenez zikloko kontzertuan Sorozabalen txistu eta abesbatzarako ia obra osoaz gozatu ahal izango da. Udal Txistulari Taldeak parte hartuko du eta zuzendariak egingo ditu aurkezle lanak. Gainera, Donostiako Kresala Dantza Taldeak lau obra birsortu eta antzeztuko ditu, eta Doneztebeko eta Astigarragako abesbatzek ere bertan parte hartuko dute.

  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Pablo Sorozabal
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal
  • Antolatzailea: DONOSTIA MUSIKA
  • Laguntzailea: DONOSTIA KULTURA

Irakurri gehiago

San Joan Batailatzailearen Paloteadoa

Noiz

2022/06/24 20:30

Non

Tutera, Perrinche parkea

San Joan Batailatzailearen dantza taldeak Paloteadoa eskeiniko du Lurdesko auzoko San Juan jaietan. Hona hemen jaietako programa eta dantza hitzorduak:

Ekainak 24, ostirala

  • 20:30 San Juan dantzarien irteera Lasa Aitaren plazara Tuterako gaiteroen laguntzarekin eta Perrinche erraldoien konparsarekin.
  • 20:30 Omenaldia Aita Lasari bere izena daraman plazan. Ondoren erroska emaileen kalejira haien etxeraino.
  • 21:00 San Juango erroskoaren dantza parrokian.

 

Ekainak 25, larunbata

  • 19:30 Dantzarien prozesioa.
  • 20:00 San Joan Batailatzailearen Paloteadoa Perriche parkean.

Irakurri gehiago