Agenda

Dantzakia

Noiz

2022/06/16 17:00

Non

Etxarri Aranatz, San Adrian ermita

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriro ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen. 

Irakurri gehiago

Atalak: "El equilibrio entre sujetar y soltar" (Becky Siegel)

Noiz

2022/06/16 19:30

Non

Donostia, Tabakalera

ATALAK ikerketa-laborategiek sormenerako espazioa proposatzen dute; bertan, arakatutako eta, kasu batzuetan, taularatutako koreografia-proposamen batetik abiatuta, artista bat interpretatzaile kopuru batek koreografia-proposamen batean izan ditzakeen inpaktua eta garapena ikertzera irteten da. Taldeko lehen ikerketa-laborategi hori Becky Siegel artista nafarrak egingo du, Dantzaz-en interpretatzaileekin batera; horretarako, DNA programaren barruan sorkuntza koreografikorako aurretiko prozesua garatuko du. Eustearen eta askatzearen arteko orekan sei dantzarirekin ikertu zen dantza bizitzarako metafora gisa, eta inprobisazioaren eta koreografiaren arteko harremana prozesu sortzaile gisa.

Gipuzkoako Dantzagunea anfitrioi duen ikerketa-aste honetan prozesu-irekierak egingo dira Tabakaleran, Gasteizko Antzokien Sarean, Dantzagunean eta Malandain Ballet Biarritz koreografia zentro nazionalean; hala, ATALAK Sareak jarraitzen du sorkuntza koreografikoa babesten duten formatuak garatzen.

Irakurri gehiago