Agenda
Gil Harush: Don't Look At The Jar (Entsegu irekia)
2022/06/13 20:00
Donostia, Victoria Eugenia
Don't Look At The Jar lan koreografikoaren entsegu irekia, Gil Harush koreografoaren eskutik.
Saioan bertatik bertara eta modu praktikoan dantzarako pieza bat sortzeko prozesua ezagutu ahal izango da. Gil Harushek gidatuko du Don't Look At The Jar bere sorkuntza berriaren parte izango den zati bat sortuko duen saioa, obra honen mundu mailako estreinaldia Düsseldorfeko Oper am Rheinen izango da.
Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
Dantzakia
2022/06/13 21:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Ekainaren 13an, San Kiriko eguna, kintoek dantzakia edo soka-dantza dantzatzen dute iluntzeko 21:00ak inguruan.