Agenda

Barra klasikoa

Noiz

2022/06/12 11:30

Non

Pasaia, Ibaiondo

*Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek ikasturtean zehar barra klasikoan landutakoa erakutsiko dute. 7 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleek eta balleta ikasten duten helduek ere parte hartuko dute.

Irakurri gehiago

XII. Muxiko Eguna

Noiz

2022/06/12 12:00

Non

Errenteria

Ekainaren 12an, igandea, eta pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, hamabigarren Muxiko Eguna ospatuko da Errenterian, Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolatuta. 

XII. Muxiko Egunaren egitarauari dagokionez, ohi bezala 12:00etan hasiko da Herriko Enparantzan (Koldo Mitxelena ikastetxean euria egiten badu), Alaken Taldea musikarien zuzeneko musikarekin eta Errenteriako dultzaineroekin amaitzeko, eta Larrain dantzaren ondoren, pintxo eta sagardo trago bat eta bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan galdutako indarrak berreskuratzeko.

Irakurri gehiago

Cie Dyptik: D-Construction

Noiz

2022/06/12 12:30

Non

Gasteiz, Andra Mari Zuriaren Plaza

*“KaldeArte 2022”erakustaldiaren barruan.

Bi saioa izango dira: 12:30ean eta 19:30ean.

"D-Construction" gizonek eta emakumeek ezarritako botereari aurre egiteko eta ideal berriak eraikitzeko bat egiten dugun garai honetan oinarrituta, kaleko pieza hau iraultzen oihartzun artistikoa da, eta kaosean aurkitzen du energia.

Hip-hop dantzako ikuskizun kementsua; sei dantzarik gogoaren askapena sentituko dute mugimenduaren bidez. Metalezko egitura batek joko-zelaia, espetxea eta adierazpenerako espazioa irudikatzen du.

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2022/06/12 13:00

Non

Pasaia, Zumardia

*Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Irakurri gehiago

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

Noiz

2022/06/12 19:00

Non

Portugalete (Explanada de Rialia)

19:00 Portugaleteko Explanada de Rialian dantzaldi erromeria AIko taldearekin. Portugaleteko Fundazioaren 700. Urteurreneko ekitaldien barruan.

Irakurri gehiago

La Coja Dansa: Llocjocxoc

Noiz

2022/06/12 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Izan gintezke etxe-aldaketa batean ahaztutako bi traste zahar, baina, egia esan, maskulinitate hegemonikoaz bestelako ikonografia sortzea erabaki duten bi mutil gara (bi gizon), nahiz eta ez dugun lortu ia-ia inoiz.

LlocJocXoc joko bat da, eta bere buruaz denbora gehien ahazten denak irabazten du, bere inguruak desegin eta kartoiekin nahasten dituenak; formak, erritmoak, kadentziak eta kolpeak bereiztea lortzen duenak, ezein mezuk ez dezan izan hizkuntzak duen irmotasuna. Mutatzearen poderioz definitzen gaituzten hitzetatik ihesi, jokoa perfektua izango litzateke, baldin eta, amaieran, hasieran ez bezalako zerbait izango bagina.

Hori ezinezkoa da, eta horrexegatik gustatzen zaigu.

  • Sortzaileak eta interpreteak: Diego M. Buceta eta Santi de la Fuente
  • Zuzendaritza eszenikoa: Tatiana Clavel eta Raúl León (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa)
  • Testuak: Maribel Bayona
  • Musika: Heezen
  • Argiztapena: Hipólito Patón
  • Argazkia: CaixaFosca
  • Produkzioa: Raquel Vidal
  • Babesleak: Valentziako Kultura Institutua, Valentziako Udala, Cancunquinque (Santiago de Compostela), Espacio Inestable (Valentzia), Acontarmentiras (Valentzia).

Irakurri gehiago

Mugmus Laborategia: Garaiz 60 t.m

Noiz

2022/06/12 20:00

Non

Errenteria, Niessen

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere xalotasun eta esanguratsutasunean. Denborak dena zeharkatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
  • Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
  • Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
  • Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
  • Soinuztapena: Aieka estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
  • Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (hp) eta Unai Sorrarain
  • Produkzioa: Beñat Ralla Yusta

 

*Loraldia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago