Agenda

Bilaka: Basaide

Noiz

2022/06/10 18:30

Non

Pasaia, Biteri plaza

*Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak.

Dantza pieza hau guzti horren berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta.

  • Koreografia: Eneko Gil
  • Musika: Paula Olaz
  • Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide, Aimar Odriozola
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Produkzioa: Marion Morin
  • Argazkiak: Sarah Witt

Irakurri gehiago

Ines Aubert: Herritarren dantzarako laborategia

Noiz

2022/06/10 19:00

Non

San Adrian, Kultur Etxea

*DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Herritarren dantzarako laborategia, Ines Aubertek ekarria (DNA 2022)

Ekainean, ATALAK laborategi berri bat jaioko da Nafarroako DNA egonaldien esparruan. Herritarrentzako laborategia izanen da, eta xedea du jendeari dantza garaikidea hurbiltzea eta koreografia sorkuntzan interesa duten zenbait kolektiborekin koreografia prozesuak partekatzea. Inés Aubert, Nafarroan bizi den artista eta Dantzaz-eko (dantza garatzeko eta profesionalizatzeko zentroa) interpreteak San Adriango (Nafarroa) kultur etxean hartuko dituzte eta, horrela, dantzarien eremu misto bat sortuko da profesional, amateur eta mugimenduan eta sormenean interesa duten pertsonen artekoa, koreografiak sortzeko prozesuaren bidez.

Irakurri gehiago

Haatik: Ur

Noiz

2022/06/10 19:00

Non

Zaldibia, frontoia

*Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Irakurri gehiago

Cia maduixa: Migrare

Noiz

2022/06/10 19:00

Non

Gasteiz, Santa Barbara Plaza

Bi emanaldi: 19:00 + 22:00

Lau emakume eta espazio huts bat. Hutsa, baina oztopo eta muga ikusezin, gorroto irrazional eta aurreiritziz betea. Sorterria utzi behar izan zuten, eta, orain, iritsi diren herrialdeak baztertu egiten ditu. Herrialdean batera eta bestera dabiltza, bizitzeko, geratzeko, sustraitzeko, norbera izateko leku baten bila. “Etxea” deitu ahal izateko leku baten bila dabiltza. Hori besterik ez dute eskatzen. Eta borrokatu egingo dute lotu ahal izateko. 

  • Ideia eta zuzendaritza: Joan Santacreu
  • Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández
  • Interpreteak: Laia Sorribes, Melisa Usina, Paula Quiles, Sara Canet eta Cristina Maestre

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Cielo Raso: Hamaika

Noiz

2022/06/10 19:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Hamaika pieza fikzioaren eta errealitatearen artean dabil, eta biak nahasten direnean, magia agertu ohi da. Magiak trikimailua du, eta oro har, trikimailu hori ez da erakusten, erakusketak ilusioa zapuztuko lukeelako. Baina ilusioa irudimenik ezak hiltzen du.

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza ibilbidea nabarmendu uzten du pieza honek, lau dantzariren eskutik. Desberdintasun, genero eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen ditu.

  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Dantzariak: David Candela, Joan Ferré, Emma Riba, Ainhoa Usandizaga
  • Eszenografia: Igor Calonge

Irakurri gehiago

Dantzari Eguna

Noiz

2022/06/10 19:30

Non

Eibar, Untzaga

Eibarko Kezkak dantza taldeak Dantzari Eguna ospatuko du Untzaga plazako emanaldiarekin.

Irakurri gehiago

Nerea Martínez: Bilaka

Noiz

2022/06/10 20:00

Non

Eibar, Coliseo Antzokia

Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. Senak eskatzen dit elkarrizketa koreografiko bat garatzea Euskal Kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez.

Musika-konposizioan txalaparta aukeratzen dut, uste baita garai batean jendeari deitzeko erabiltzen zen tresna bat dela, bere erritmo tradizionalen bidez bilakaera izan duen tresna, eta erabilera eta material berriak eskuratu dituena tinbre eta melodia berriak sortzeko.

Dantza leku pertsonal batetik adierazteko baliagarria den gune bihurtuko da eszena, erro sakon-sakonetatik (jatorria eta hasiera) sortzen dena, behar duten guztia xurgatzen duten erro sakonetatik, erro horiek beren inguruan edo beste erro batzuen (garapena) inguruan biraka biltzen diren bitartean, aberastuz eta gune berri bat gauzatuz, nire gunea.

Irakurri gehiago

Kukai & Maite Larburu: Chillida eta Oteiza dantzan

Noiz

2022/06/10 20:30

Non

Donostia, San Telmo Museoa

Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik.

Erakusketa aretoak
Bi saio: 20:30 + 21:30

San Telmo bizi
Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira.

  • Maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai
  • Abuztuak 27 - San Telmo Gaua
  • Irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía

 

Irakurri gehiago

Bamboo Dance: Idiotak

Noiz

2022/06/10 20:30

Non

Andoain, Bastero Kulturgunea

Eduardo Galeano Uruguaiko kazetari eta idazlearen liburu, saiakera eta audioetan inspiratutako dantza-ikuskizuna eskaintzen digu konpainia donostiarrak. Testu horiek koreografia bat sortzeko balio dute, bere ironia eta satira estilo nahastezina agerian utziz. Hausnartuko dugu gizarte bezala zer lekutara goazen, eta ez ote dugun askotan “lelokeri” gehiegi.

  • Zuzendaritza teknikoa eta artistikoa: Eider Rodriguez
  • Zuzendari laguntzailea: Ander Ayala
  • Dantzariak: Naroa Rubio, Jhon Encizo, Eider Rodriguez
  • Koreografia: Eider Rodriguez
  • Koreografia laguntzailea: Jhon Encizo
  • Musika sorkuntza: Nicolas Leucrini
  • Jantzien diseinua: Mª Carmen Gomez
  • Jantzi eta makillaje laguntzailea: Yeisa Freijido
  • Testua eta audioak: Eduardo Galeano
  • Zabalkundea: Eneko Sola
  • ProdukzioaA: Bamboo Dance SL

Irakurri gehiago