Agenda

Mirandaola eguneko ezpata-dantza

Noiz

2022/05/08 09:00

Non

Legazpi, Mirandaola Parkea

Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

  • 09:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.

  • 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.

  • 11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.

  • 11:45: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.

  • 12:00: Ola martxan jartzea.

  • 12:30: Jaiaren Hasiera: Doinua Musika eskolako trikitilariak, Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik.

  • 14:00: Herri Bazkaria.
    • Bakoitzak berea eraman beharko du.
  • 15:30: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.

  • 16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.

  • 18:00: Herrira Itzultzea, Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.

Irakurri gehiago

Dantza-jauziak

Noiz

2022/05/08 11:30

Non

Donibane Lohitzune

Hilabeteko bigarren igandero, urritik maiatzera, dantza-jauziak Donibane Lohitzunen.

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Gorpuztu

Noiz

2022/05/08 18:00

Non

Azpeitia, Soreasu

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

  • Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
  • Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
  • Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2022/05/08 19:00

Non

Tafalla, Kulturgunea

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2022/05/08 20:00

Non

Irun, Amaia