Agenda

Malandain Ballet Biarritz: Suzko txoria eta Udaberriaren sagaratzea

Noiz

2022/05/06 19:30

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

Igor Stravinskiren Suzko txoria eta Udaberriaren sagaratzea lanek koreografia asko izan dituzte Fokinek era Nijinskik, hurrenez hurren, Ballet Errusiarrentzat lehenengoz sortu zituztenetik. Beren bertsioak osatzeko, Thierry Malandainek eta Martin Harriaguek beren jatorrietara jo dute. Bere musika-sentiberatasuna aski frogatua duen Koreografia Zentro Nazional Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak bere espiritualtasun biblikoa itzuli dio jatorrizko ipuineko Txoriari: argi-eramaile zerua eta lurraren artean, gizakioi esperantza eta aringarria eskaintzea du helburu, Asisko Frantziskoren antzera. Ikuspegi irmodun artista elkartua dugun Martin Harriaguek, bestalde, Stravinskik berak Montjoie aldizkarian azaldu zuen Sagaratzearen argumentua hartu du oinarri, gizakiaren pultsio telurikoa taularatu nahian, obran zein partituran.

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2022/05/06 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2022

  • Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
  • Ekaina: 3 eta 17
  • Iraila: 9 eta 16

Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua

Irakurri gehiago

Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir

Noiz

2022/05/06 20:00

Non

Corella, Kulturunea

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

Zatitu behar gaituen neurria dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

*DNA Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Loturak: Ausarta

Noiz

2022/05/06 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

1937ko apirilaren 26an, Gernikak bere historiaren bilakaeran betirako markatuko zuen eraso izugarri bat jasan zuen. Pablo Picasso artista malagarrak, bonbardeaketa horren basakeria betikotu zuen nazioartean ezaguna den “Guernica” margolanean.

Pertsona batek beldur edo arrisku egoera bateri aurre egiteko duen jarrera eta tinkotasunari deritzo “ausardia”.
Ausardia gizakiaren bertutea ere bada; gainditu beharreko zailtasunengatik, beldurrra izan arren, ekintza bat gauzatzera bultzatzen gaituena. Gizabanakoek duten barne-indarraren parte da, beldurrei edo arriskuei aurre egitea eskatzen duen egoeraren aurrean erantzuteko.

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Bailak Agora

Noiz

2022/05/06 20:00

Non

Elorrio, Arriola Antzokia

Dantza, dantza eta dantza gehiago, umoretik, graziatik. Dantzarako bizitzea.

Marta Alonso dantzari eta sortzaileak dantza munduan izan duen ibilbidea aurkeztuko digu , horretarako bere amarekin jolasten eta dantzatzen duen neskatila batez baliatuko da; 80ko eta 90eko hamarkadetako musikarekin izandako lehen mugimenduak , eta balet klasikoarekin duen harremanak kontatuko dizkigu. Bidaia hori dantza garaikidean amaituko da, diziplina horrek eskatzen duen sufrimendua eta dedikazioa ahaztu barik.

“Bailar agora” ikuskizun eskuzabala da, ustekabez betea, eta egungo denboran kokatu nahi gaituena, dantrza umoretsua eta oso fisikoa, hemengoa eta oraina dantzan bizitzeko

  • Egileak: Marta Alonso, Victoria P. Miranda, Pablo Reboleiro Rama
  • Zuzendaritza: Marta Alonso
  • Antzezlea: Marta Alonso

Irakurri gehiago

Rafaela Carrasco: Adriadna

Noiz

2022/05/06 20:30

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Ariadna mito batera egindako bidaia flamenkoa da, antzinako beldur eta desirekin aurrez aurre jartzen gaituena, dantza, kantua, ukitua, tragedia grekoaren kutsuko poesia doinuan.

Mito klasikoa bere funtsezko elementuetan bilduta dago, Ariadnaren, ehungailu bakartiaren, begietatik ikusita, ihes-itxaropenaren harian jarraitzen dugu ingurune patriarkalean, maitasunaren eta desioaren tranpa labirintikoetan barrena ibiliko gara, espetxe batetik askatuko gara beste batean erortzeko. Gizon arteko emakume bakarra, bere independentziaren alde amets egiten duena eta bere askatasunaren alde borrokatzen dena, maitasuna bere bizitzan gurutzatzen denean, mendeak zeharkatzen dituen irudi unibertsala.

Irla bat, ilusio bat, labirinto bat, munstro bat, bidea markatzen duen hari bat. Ariadna geure barrurako bidaia baten kronika emozionala da.

  • Dantzariak: Rafaela Carrasco
  • Antzezleak: Rafaela Carrasco, Rafael Ramírez, Gabriel Matías, Ricardo Moro, Felipe Clivio

Irakurri gehiago