Agenda
Santa Krutz ezpata-dantza
2022/05/03 10:30
Andoain
Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.
- 10:30: Dultzaineroak kalez kale.
- 10:30: Banderaren Jetsiera Udal korporazioa, eskopeteroak eta Txistulariak lagunduta.
- 10:30: Ezpata Dantza Santakrutz zubian.
- 11:00: Meza Santua Santa Krutz ermitan.
- 11:30: Eskopeteroak Santa Krutz zubian.
- 11:30: ezpata-dantza eta brokel-dantzak Santa Krutz zubian.
Ezpata-dantza eta soka-dantza
2022/05/03 12:00
Legazpi
- 11:00: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa Eliza-atarian txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
- 12:00: Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara ohorezko arkupean eta Legazpiko ezpata-dantza Euskal Herria plazan Sustraiak Dantza taldearen eskutik.
- Ezpelur Gaiteroen emanaldia
- Legazpiko ezpata-dantza.
- Olaria Saria emate ekitaldia Alaitasuna erroldailari eta Jaiotza taldeari.
- Soka-dantza
- Zinta-dantza
- Larrain-dantza