Agenda
Eibarko Euskal Jaia: Kezka eta Begiraleak
2022/05/29 11:00
Eibar
Eibarko Euskal Jaiaren igandeko egitarauan dantzan protagonista izango da, Begiraleak eta Kezkaren emanaldiarekin eta Patxi eta Konpaniaren erromeriarekin.
Maiatzak 29, igandea
11:00 Dantzarien elkartzea Urkizun
11:45 Kalejira Urkizutik abiatuko da
12:10 Dantza-geldialdia Toribio Etxebarria kalean
12:30 Dantza jaialdia Untzagan
14:30 Bazkaria karpan
17:00 Erromeria Patxi eta Konpainiarekin
19:00 Larrain-dantza
20:00 Larrain-dantza Deportibo aurrean
Udalbatzaren soka-dantza
2022/05/29 12:00
Beasain
Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:
Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:
Igandea
- 12:00 Udalbatzaren soka-dantza
Astelehena
Asteartea
- 12:00 Umeen soka-dantza
- 19:00 Helduen soka-dantza
Ostirala
Urki: Dantza emanaldia
2022/05/29 12:00
Andoain, Bastero Kulturgunea
Dagoeneko hiru urte pasa dira Urki Dantza Taldeak Basteroko urteroko emanaldia egin zuenetik. Gogotsu eta ilusioz beterik prestatutako dantza-saioa eskainiko dute. Ikusleek, oholtza gainean aurkeztuko denaren bidez, Gipuzkoatik abiatu eta Euskal Herriko txoko desberdinetara bidaiatzeko aukera izango dute, bidean egiten dituzten geldialdietan adin desberdinetako dantzariak ikusiz.
Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria - Ibilaldia
2022/05/29 16:30
Bilbo (Abusu Ikastola)
16:30 BILBO, Abusuko Ikastola, IBILALDIA
DANTZALDI ERROMERIA
AIKO TALDEA
IBILALDIA ikastolen jaia Bilboko Abusu ikastolan.
Ian Garside: Hasta el infinito y más allá
2022/05/29 19:00
Bilbo, La Fundicion
"Infinituraino eta haratago" Dantza / antzerki fisikoko pieza bat, gizateriak heriotzarekin duen betiko harremana aztertzen duena.
Hilkortasunaren amildegi ulertezina argiztatuz eta protagonismoa emanez. Gizaki guztiek bizitzaren bidaian daramaten lurpeko korrontea.
Gure hazkuntzatik gure zahartzaroraino eta haratago eragiten diguten esperientziei buruzko hausnarketa.
Serio hartu gabe, ibilbide dramatikoa da, non bakoitzak bere bizitza ikus baitezake.
- Zuzendaria, koreografia, interpretazioa: Ian Garside
- Argien diseinua: Grace Morales
- Soinuaren diseinua: Alex Catona
- Jantzien diseinua: Verónica Corujo
- Dramaturgia: Guaxara Baldasarre
- Ekoizpena: Cristina Pérez / Peso Producciones
- Argazkien diseinu grafikoa: Illya Lukyanov Design
- Bideoa: Javier Melián Fleitas
- Argazkiak: Jose Luis Marrero Medina
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2022/05/29 19:00
Berrobi
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.
Espainiako Dantza Konpainia Nazionala: Giselle
2022/05/29 19:00
Donostia, Kursaal
Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe,
Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak, Bécquer-en poesia iturri hartuta.
- Koreografia: Joaquín De Luz
- Musika: Adolphe-Charles Adam
Osa + Mujika: Abundance
2022/05/29 19:30
Donostia, Gazteszena
Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.
Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.