Agenda
Malerrekako dantzariak
2022/05/28 11:00
Donamaria
Malerrekako Eguna ospatuko da maiatzaren 28an Donamarian. Egun osoko egitarauaren barruan, 11:00etan Malerrekako dantzarien saioa izango da.

Almute-dantza
2022/05/28 11:45
Añorga, frontoia
Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurren ekitaldien barruan Sagardo Eguna antolatu da, eta irekiera moduan Arkaitz Añorgako dantzariek almute-dantza eskainiko dute.
2. Muxiko Gaua
2022/05/28 18:00
Donibane Garazi
Donibane Garazin, 2. Mutxiko Gaua ospatuko dute maiatzaren 28, merkatu estalian, Adartza taldeak alaiturik.
Kresala: Amoria & Dolore
2022/05/28 19:00
Pasaia, Juanba Berasategi Aretoa
Kresala Dantza Taldeak larunbat honetan, maiatzak 28an, Pasaia Itsas Festibalean parte hartuko du Amoria & Dolore, Elkano lehen mundubira" ikuskizunarekin.
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
- Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís
- Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
- Iraupena: 60 ́minutu
- Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa
Annika Pannitto: Otro virtuosismo posible
2022/05/28 19:00
Bilbo, La Fundicion
Dantza hau arau erraz gutxi batzuetatik abiatuta sortzen den espazio komun gisa imajinatzen dugu. Topaketa bat, ariketa partekatu bat, gertatzen denari buruzko elkarrizketa bat.
Hasiera bat azpimarratzea, tarteak dantzatzea, bitarteko bihurtutako hasteko modu bat, amaiera ere badena, hasi gabe. Bildu mugimendu batek uzten dituen aztarnak. Hasi berriro. Entzutea.
Denbora partekatzeko lasaitasun- eta arreta-gunea. Sartzeko eta irteteko, egoteko eta ez egoteko gonbita, bakoitzak nahi bezala.
- Koreografia eta dantza: Annika Pannitto
- Testua: Óscar Cornago
- Musika berrikuspena: Rodrigo Faina
Harri Xuri Dantzan
2022/05/28 20:00
Luhuso, Harri Xuri gela
Begiraleak eta Tio Teronen Semeak taldeen saioan Luhusoko Harri Xuri gelan maiatzaren 28an.
Malandain: Sirenes - Sinfonia
2022/05/28 20:00
Basauri, Social Antzokia
Thierry Malandain (Sinfonia). Laurogei lan baino gehiagorekin, Thierry Malandainek dantzaren ideia pertsonala garatzen du. Korronte estetiko gisa “balletaren” kontzeptuari estuki lotuta, bere ideiak lehentasuna ematen dio gorputz dantzariari, sentsualitatea eta gizatasuna ospatzeari. Gizakia eta dantza Malandain Ballet Biarritzen funtsa dira.
Martin Harriague (Sirènes) Biarritzen 2016an Hego-Mendebalde Handiko Kooperazio Poloaren esparruan, Gazte Koreografo Klasikoen eta Neoklasikoen Lehiaketaren lehenengo edizioan sarituetako bat da. Hala sortu du Sirenas.
Egitarua:
Sirènes
- Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach,
- Koreografia: Martin Harriague
Sinfonía
- Musika: Luciano Berio
- Koreografia: Thierry Malandain