Agenda

Aiko Taldea: Danspirenaika 2022 - Areatza

Noiz

2022/05/22 10:00

Non

Areatza (Klaratarren komentuan)

Maiatzaren 21 eta 22an Areatzan (Bizkaia) Danspirenaikaren eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara. Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8)

IGANDEA, MAIATZAK 22
• 10:00. Ikastaroa: "Jauzika Pirinioetan", Maritzuli Konpainia (Miarritze-Lapurdi)
• 11:30. Ikastaroa: "Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak", Ines Uriarte (Ondarroa-Bizkaia)

 info+: www.aikotaldea.eus

Irakurri gehiago

Aurtzaka: Dantzari Txiki Eguna

Noiz

2022/05/22 10:45

Non

Beasain

Aurtzaka Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egingo dute, hilaren 22an, Beasainen. Hau da egitaraua:

  • 10:45: Dantzari guztien bilkura Dolarea Parkean. Hamaiketakoa. (Eguraldi txarrarekin, Murumendi ikastetxean).
  • 11:30-13:15: Desfilea Beasaingo  kaleetan zehar.
  • 13:15: Dantzarien bilkura Loinazko San Martin plazan. Ondoren, dantza saioa.
  • 14:00: Haurrak Beasaingo etxe eta elkarteetara joango dira bazkaltzera.
  • 16:30: Modestoren eskutik dantzaldia Erauskin plazan (Gernika pasealekuko frontoi estalian).

Irakurri gehiago

Elelei: A ciegas

Noiz

2022/05/22 13:30

Non

Leioa, Udaletxea (eskailerak)

Gure etorkizuna zehaztuko duten gogorapenen eta erabakiak hartzearen gaineko istorio bat. Bikote honen dinamismoari, eta dantza garaikidearekin egingo diren jolasei esker, non ezinezko akrobaziak gauzatuko diren, ikuskizun hau 360º-ko esperientzia bilakatuko da publikoarentzat, hasieratik amaieraraino.

  • Egilea: Elelei Company
  • Zuzendaritza: Rafa Jagat, Sabrina Gargano
  • Musika: Max Hering
  • Koreografia: Rafa Jagat, Sabrina Gargano
  • Jantziak: Elelei
  • Aktoreak: Rafa Jagat, Sabrina Gargano

 

*Leioako Umore Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Michele & Francisca: Signos

Noiz

2022/05/22 13:30

Non

Leioa, Errota (parking)

“Signos” (euskaraz, Keinuak) zirku-ikuskizun bat da, Mano a Mano konpainiak sortua. Bi pertsonek eta irin kopuru handi batek unibertso bitxi eta poetiko bat sortuko dute. Mugimendu fluidoen eta arinen bidez, bi lagunek hainbat eraldaketa jasango dituzte denboran zehar. Haien artean nolako harremanak dituzten ikertuz eta irudi onirikoak sortuz, lurzoruan ibilbide baten arrastoa utziko dute, bai eta hegaldi bat eta txantxa sotil bat ere.

  • Egilea: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Zuzendaritza: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Musika: Laurie Mayence, Lucie Ruyer
  • Koreografia: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Jantziak: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Aktoreak: Michele De Riu, Antonia Salcedo de la O

 

*Leioako Umore Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Anthony Kmeid: Tecnócrata

Noiz

2022/05/22 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Tecnócrata-k sare sozialetan proiektatzen dugun irudiari buruz hausnartzen du, gure ni errealaren eta fikziozko niaren arteko dikotomiari buruz, emozioen pornografiari buruz, gizakiok likearen eta onarpen sozialaren truke merke saltzeari buru

Tecnócrata akidura-sentsazioa adierazteko eta partekatzeko premian oinarrituriko performance bat da, digitalizaziorantz gero eta gehiago gerturatzen den mundu honetan.

Obra bost zatitan banatuta dago, eta interpreteak hainbat alter ego ditu, bakoitza bere nortasun birtualaren bila.

Norbere burua sustatu beharra dago. Jendaurrean azaldu beharra dago. Presente egon behar da, ordu oro, kontrakoa egitea ikusezintasunaren sinonimo baita.

Obrak interpreteari dagokion arabiar queer identitatearen fetixizazioa aztertzen du.

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Anthony Kmeid
  • Grafikoak: Sylvain Couesmes
  • Argiztapen-teknikaria: Alejo Ivan Egorrof
  • Ikus-entzunezkoak: Anthony Kmeid
  • Zuzendaritza artistikoa: Elettra Piccorossi eta Marianna Terzini
  • Argazkia: Josep Tobella
  • Argazkia/bideografia: Dasha K.
  • Fènix areto-egoitza eta Cotxeres Borrell zentro zibikoa

Irakurri gehiago

Amaraun

Noiz

2022/05/22 19:00

Non

Anoeta, Mikelasagasti Auditorioa

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago

Lucia Lacarra: Fordlandia

Noiz

2022/05/22 20:00

Non

Donostia, Kursaal

Ametsetako bikotea dantza eta gogoeta zinematografikoaren arteko soka artistiko ahul baten gainean ibiltzen da. Dantzaren nazioarteko eszena, bere itxaropenen labirintoan zehar egindako bidaia batean. Bizi-itxialdian oinarrituta, geruza askotako dantzaren artelan bat sortzen da, eta Lacarraren arabera, bakoitzak bere kabuz erabaki behar du errealitateari edo ametsari, desengainuari edo itxaropenari arreta jarri behar dion.

Lucía Lacarraren ikuskizun honetan dantza, musika eta arte bisuala etenik gabe konektatzen dira, publikoa sentiaraziko duen ikuskizuna.

Irakurri gehiago