Agenda

Dantzan Ikasi Topaketak

Noiz

2022/05/21 09:30

Non

Eibar, Armeria Eskola

Lehengo urtean hasitako bideari jarraipena emanez, 2022ko Dantzan Ikasi topaketek badute data: maiatzaren 21ean, Eibarren izango dira. Dantzarion elkargune izango da Eibarko Armeria eskola, hausnarketarako eta elkartrukerako espazio eta unea. Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketen egun osoko egitaraua osau dugu.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 Egitaraua

  • 9:30 Harrera eta aurkezpena
  • 10:00 Dantzaren irakaskuntzarako materiala sortzea: Sortutakoak Tradizionala 9 deialdia. Hizlaria: Gari Otamendi (Dantzan - Dantzagunea)
  • 10:30 Elkarrizketa: Gorputza ezagutu eta oinarrizko teknikak lantzearen garrantzia. Garbiñe Aizpitarte (Gabota - Zarautz) Elkarrizketa: Amaiur Aristik (Dantzan)
  • 11:15 Biribilketa irakasten: Jakina da, ala lantzea komeni da? Nola? Patxi Montero (dantza-irakaslea)
  • 11:45 Atsedena. Kafea.
  • 12:15 Euskal dantza titulazioaren inguruan. Mahai-ingurua: Patxi Laborda (Bilbao Musika - Aiko), Monika Bañales (Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola), Josu Garate (Dantzan Ikasi - Dantzerti), Jon Fernandez (Gasteizko Udala Folklore Akademia).
  • 13:30 Etena. Otordua.
  • 15:00 Dantza-irakasle eta dantzarien legezko kontratazioa eta kudeaketa. Izaskun Salazar (Aurtzaka), Gari Otamendi (Dantzan-Dantzagunea)
  • 15:45 Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak. Oihana Betelu (Begiraleak) eta Pierre Latasa (Begiraleak)
  • 16:15 Euskal dantzaren adierazpenak 10 urte. Pandamie osteko egoera euskal dantzan. Gaurko egoera eta erronkak. Mahai-ingurua: Oier Araolaza (Dantzan), Oihana Betelu (Begiraleak), Unai Esturo (Iurretako dantzariak), Aritz Ibañez (Duguna), Mikel Lasarte (Ortzadar), Pierre Latasa (IDB).
  • 17:30 Topaketaren soka-dantza, eta ostekoak!

 

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Data: 2022ko maiatzak 21, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Armeria Eskola (Isasi kalea 36), Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Irakurri gehiago

Alurr Eguna

Noiz

2022/05/21 10:30

Non

Ibarra

Ibarrako dantza taldeak Alurr Eguna antolatu du maiatzaren 21erako. Goizean dantzari txikiek hartuko dituzte herriko kaleak eta gauean gazteek eskainiko dute emanaldia, plazan.

  • 10:30 Dantzari Txiki
  • 20:00 Gazteen emanaldia

Irakurri gehiago

Oinkari: Gazte

Noiz

2022/05/21 13:30

Non

Leioa, Auditorio aldapa 2

Bi saio izango dira: 13:30 (eus), 22:00 (cas)

 

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

 

*Leioako Umore Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Aiko Taldea: Danspirenaika 2022 - Areatza

Noiz

2022/05/21 16:30

Non

Areatza (Klaratarren komentuan)

Maiatzaren 21 eta 22an Areatzan (Bizkaia) Danspirenaikaren eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara. Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8)

MAIATZAK 21, LARUNBATA
• 16:30. Danspirenaikaren ongietorria eta aurkezpena Klaratarren komentuan.
• 17:00. Ikastaroa: "Euskal Jota eta Buleria. Konpasa partekatzen", Pilar Baca (Osuna-Sevilla)
• 18:30. Ikastaroa: "Joteagaz olgetan Arratian", AIko Taldea
• 20:00. Dantzapoteoa AIKO Taldearekin, Gudarien Plazan hasita.

info+: www.aikotaldea.eus

 

 

Irakurri gehiago

Hondarribia Dantzan

Noiz

2022/05/21 17:00

Non

Hondarribia

Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du Kemen Dantza Taldeak maiatzaren 20 eta 21erako osatutako egitarauarekin.

Maiatzak 20, ostirala

  • 19:00 erromeria ibiltaria

Maiatzak 21, larunbata

Adaxka eta Iurretako Mikel Deunda dantza taldeen saioak.

  • 17:00 kalejira eta emanaldia.
  • 18:30ean dantza agerraldia plazan.

Irakurri gehiago

Gipuzkoa Dantzan

Noiz

2022/05/21 17:30

Non

Trintxerpe

Ilunbe Musika Eskolaren 50. Urteurrena dela eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera "Gipuzkoa Dantzan" topaketa antolatu da Trintxerpen.

Egitaraua:

  • 17:30: Desfilea (irteera: Gernika plaza)
  • 18:00: Emanaldia Gudarien plazan (euria eginez gero, frontoian)
  • 20:00: Erromeria Serafín Esnaola plazan (Alkarkide Txarangaren eskutik-euria eginez gero, frontoian)

Parte-hartzaileak:
Herri Arte eskola (Errenteria) – Lintxua dantza taldea (Pasai Donibane) – Illunbe dantza taldea (Trintxerpe) – Goizaldi dantza taldea (Donostia) – Sustraiak dantza taldea (Legazpi) – Murixka dantza taldea (Lezo) – Ereintza dantza taldea (Errenteria)

Antolatzaileak: Ilunbe Musika Eskola, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra

Irakurri gehiago

Donostiako Udalaren txistulari taldea: Erromeria

Noiz

2022/05/21 18:30

Non

Donostia, Konstituzio plaza

Datorren maiatzaren 21an, Donostiako Udalaren txistulari taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Konstituzio Plazan. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jon Iraola dantza-masiuaren laguntzaz. 

Irakurri gehiago

Elelei: A ciegas

Noiz

2022/05/21 18:30

Non

Leioa, Udaletxea (eskailerak)

Gure etorkizuna zehaztuko duten gogorapenen eta erabakiak hartzearen gaineko istorio bat. Bikote honen dinamismoari, eta dantza garaikidearekin egingo diren jolasei esker, non ezinezko akrobaziak gauzatuko diren, ikuskizun hau 360º-ko esperientzia bilakatuko da publikoarentzat, hasieratik amaieraraino.

  • Egilea: Elelei Company
  • Zuzendaritza: Rafa Jagat, Sabrina Gargano
  • Musika: Max Hering
  • Koreografia: Rafa Jagat, Sabrina Gargano
  • Jantziak: Elelei
  • Aktoreak: Rafa Jagat, Sabrina Gargano

 

*Leioako Umore Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Iceland dance company: Romeo ❤️ Juliet

Noiz

2022/05/21 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

 Iceland Dance Company Arriaga antzokian izango da berriro, izenburu karismatiko bat interpretatzeko: Romeo ❤ Juliet. Shakespeareren Romeo ❤ Juliet abiapuntu hartuta, Erna Ómarsdóttirrek eta Halla Ólafsdóttirrek konbinatu egin dituzte dantza garaikidea, arte bisuala eta Prokofieven musika. Lanak jatorrizko historia deseraiki eta aldi bereko narrazio-sare bat sortzen du, herri-kulturaren erreferentziak eta balletaren lengoaia uztartuta. Emaitza, ederra bezain ahaltsua, itzelezko amesgaiztoa da; odolez, maitasunez, ballet-exorzismoz, suz, dantzaz eta heriotzaz betetako mundu abstraktu bat. Romeo ❤ Juliet kontzientziaren hondarretan irristatzen da. Itsasorantz igotzen den ibai odoltsu bat bezala. 

Romeo ❤ Juliet, Erna Ómarsdóttir eta Halla Ólafsdóttir zuzendarien koreografia duen dantza-lan ezaguna, Municheko Staatstheater am Gärtnerplatz balleteko dantzariekin elkarlanean sortu zen berez, eta 2018ko udazkenean estreinatu zen. Orain, lana garatu, egokitu eta birsortu egin da Iceland Dance Company-ko dantzariekin, zeinen birtuosismo eta indarra aski ezagunak baitira Bilboko publikoarentzat.  Ikuskizuna ez da gomendagarria 14 urtetik beherakoentzat.

Irakurri gehiago

Kukai: Erritu

Noiz

2022/05/21 19:00

Non

Errenteria, Lekuona Fabrika

Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

 

* Musikaste 2022 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Anthony Kmeid: Tecnócrata

Noiz

2022/05/21 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Tecnócrata-k sare sozialetan proiektatzen dugun irudiari buruz hausnartzen du, gure ni errealaren eta fikziozko niaren arteko dikotomiari buruz, emozioen pornografiari buruz, gizakiok likearen eta onarpen sozialaren truke merke saltzeari buru

Tecnócrata akidura-sentsazioa adierazteko eta partekatzeko premian oinarrituriko performance bat da, digitalizaziorantz gero eta gehiago gerturatzen den mundu honetan.

Obra bost zatitan banatuta dago, eta interpreteak hainbat alter ego ditu, bakoitza bere nortasun birtualaren bila.

Norbere burua sustatu beharra dago. Jendaurrean azaldu beharra dago. Presente egon behar da, ordu oro, kontrakoa egitea ikusezintasunaren sinonimo baita.

Obrak interpreteari dagokion arabiar queer identitatearen fetixizazioa aztertzen du.

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Anthony Kmeid
  • Grafikoak: Sylvain Couesmes
  • Argiztapen-teknikaria: Alejo Ivan Egorrof
  • Ikus-entzunezkoak: Anthony Kmeid
  • Zuzendaritza artistikoa: Elettra Piccorossi eta Marianna Terzini
  • Argazkia: Josep Tobella
  • Argazkia/bideografia: Dasha K.
  • Fènix areto-egoitza eta Cotxeres Borrell zentro zibikoa

Irakurri gehiago

Paula Guintana: La alegrías

Noiz

2022/05/21 19:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivox-a

Alaitasunari buruzko dantza-pieza bat da, ahalmen sortzaile, eraldatzaile eta iraultzaile gisa. Alaitasunari buruzko instalazio koreografiatu bat da, bizitzarako zein politikarako jarrera gisa, agerian uzten diguna altxatzeko, birjaiotzeko eta ikaskuntzak gorputz osoarekin jasotzeko dugun ahalmena, ikaskuntza horiek biziberritzeko aukera ematen baitigute bizitzan, bai gizabanako gisa bai gizarte gisa.

Bi gorputzen arteko elkarrizketa dantzatua: Paula Quintanaren gorputz bizi eta sorra, eta bizitzaren energia eta bulkada gogorarazten digun gorputz magiko eta zerutiarra. Bidaia eszeniko bat izaki sentikor eta hedatu batean zehar, biltzen eta goratzen dena, alaitasunen ahalmen sortzaile, femenino eta misteriotsu guztia metatuz.

Las Alegrías, halaber, Javier Cuevasen dramaturgia eta laguntza da. Oscar Villegasen soinu-espazioa. Cube.bz-en argia eta espazio eszenikoa (Rosalía, Silvia Pérez Cruz, María Arnal eta Marcel Bagès, eta Señor Serrano taldea, besteak beste). Tahiche Díazek diseinatutako meteoro esekia. Eta Roy Galán-en kontakizun eder-ederra: narrazio-fikzio independente bat eta, aldi berean, pieza eszenikoari egituran eta diskurtsoan lotua, Continta me tienes-ek editatua, publikoari ikuskizuna bukatzean eskaintzen zaiona eta eszena hedatu gisa funtzionatzen duena.

 

* Femkultur 2022 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Michele & Francisca: Signos

Noiz

2022/05/21 19:30

Non

Leioa, Errota (parking)

“Signos” (euskaraz, Keinuak) zirku-ikuskizun bat da, Mano a Mano konpainiak sortua. Bi pertsonek eta irin kopuru handi batek unibertso bitxi eta poetiko bat sortuko dute. Mugimendu fluidoen eta arinen bidez, bi lagunek hainbat eraldaketa jasango dituzte denboran zehar. Haien artean nolako harremanak dituzten ikertuz eta irudi onirikoak sortuz, lurzoruan ibilbide baten arrastoa utziko dute, bai eta hegaldi bat eta txantxa sotil bat ere.

  • Egilea: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Zuzendaritza: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Musika: Laurie Mayence, Lucie Ruyer
  • Koreografia: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Jantziak: Michele De Riu, Francisca Sanhueza
  • Aktoreak: Michele De Riu, Antonia Salcedo de la O

 

*Leioako Umore Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

La Trapecionista Kia: Artxipielago

Noiz

2022/05/21 21:30

Non

Leioa, Boulevard Stoa

Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea…
Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik?
Nola har daiteke perspektiba?
Zer da nahitaezkoa?
Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.

  • Egilea: Sorkuntza Kolektiboa
  • Zuzendaritza: Maitane Azpiroz
  • Musika: Alejandro Saul Martinez
  • Eszenografia: Maitane Azpiroz
  • Koreografia: Maitane Azpiroz
  • Aktoreak: Teresa Magallón Cortés, Alejandro Saul Martinez
  • Teknikariak: David Lainez Aguirre, Juanjo Altuna

 

*Leioako Umire Azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Harrobi: Harria Herria

Noiz

2022/05/21 23:55

Non

Leioa, Kultur Leioa

Harria Herria Harrobi Dantza Bertikala Konpainiaren ikuskizuna da. Harria Herrian erabiltzen dugun musika, harrietatik jaiotzen den Oreka TX txalapartariena da, Harrobiko dantzariak hormen gainean dantzaraztendituena. Harrobi dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna. Arreta emakumearen irudian jartzen da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen duten emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatuko balute bezala.

  • Egilea: Janire Etxabe
  • Zuzendaritza: Janire Etxabe
  • Musika: Oreka TX
  • Koreografia: Harrobia Dantza Bertikala
  • Jantziak: Amaia Albes
  • Aktoreak: Janire Etxabe, Alexandra Perez, Sara Mohino del Perera

 

*Leioako Umire Azokaren barruan.

Irakurri gehiago