Agenda
Hitzaldia: Tanborinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde
2022/05/19 18:00
Baiona, Euskal Museoa
Xabier Hitzaina etnopoloak Tanborinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde hitzaldia eskainiko du Bainako Euskal Museoan. :
Ertza: O tempo diz
2022/05/19 18:30
Leioa, Udaletxea (eskailerak)
Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
- Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
- Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.
*Leioako Umire Azokaren barruan.
Nova Galega de danza: Credo
2022/05/19 19:30
Leioa, Boulevard (monolito)
“Credo” (euskaraz, Kredo) dantza ibiltari pieza bat da, Galiziako lurraldeko naturaguneetan aurkezteko sortua izan zena, bidegurutzeetan, hain zuzen ere, Galiziako paisaian barreiatuta dauden “cruceiros” izenekoekin adierazten diren tokietan; izan ere, harrizko ikur horiek Donejakue bide osoan zehar laguntzen diote ibiltariari. Dantza-taldea sei dantzarik osatzen dute. Intentsitate handiko lan fisikoa egingo dute, gorputzeko lengoaiaren mugak aztertuz, eta gorputzak bizi garen espazioarekin sortzen dituen loturak arakatuz. Galiziako landaguneak gaur egun bizi duen bidegurutzearen gainean hausnartuko da, tradizioaren eta modernitatearen artean harrapatuta baitago.
- Egilea: Jaime Pablo Díaz
- Zuzendaritza: Jaime Pablo Díaz
- Testuak eta dramaturgia: Xan Domínguez, Fernando Ontañón
- Musika: Sergio Moure
- Koreografia: Jaime Pablo Díaz
- Jantziak: Erika Oubiña
- Aktoreak: Inés Vieites, Estefanía Gómez, Uxía Rivas, Pablo Sánchez, Ricardo Fernández, Amara Pérez
- Ahotsa: Alba Moura
- Soinua: Alberto Beade
*Leioako Umire Azokaren barruan.
Zeta-zeta 3: Azken aurkezpena
2022/05/19 19:30
Lezo, Gezala Auditoriuma
LeZo eta DantzaZ konpainia (zeta zeta) elkarrekin eskaintzen dituzte dantza saio oso freskoak eta hurbilak, non euskal herriko koreografoak eta Dantzazeko dantzariek oso saio atseginak, irekiak eta freskoak eskaintzen diote publikoari, fideltasuna landuz.
Dantzazetik pasatzen diren koreografoak, gehi konpainiako dantzariek egindako pieza laburrak eta dibertigarriak dira.
Saio bakoitzean 75 minutu ingurukoak dira eta urtean hiruzpalau sorkuntza ikusteko aukera izango ditugu. Ostegunetan/asteazkenetan egingo dira, hilabetean behin - urritik apirilera-. Hau da 7 saio urtean zehar.
- Urtarrilak 27: Andrea Aguado eta Laura G. Latasaren sorkuntzak
- Otsailak 22: Iñigo Rementeria eta Oscar Pascual-en sorkuntzak
- Apirilak 21: Noel Quintela eta Beñat Urrutiaren sorkuntzak
- Maiatzak 19: aurkezpen finala. Azken saio. Hemen aurreko koreografi horiek, denbora guzti honetan sortutakoaren emaitza ikusi ahal izango da. Hau da, hiru piezak batera elkarren jarraian.
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2022/05/19 22:30
Leioa, Boulevard Udondo 1
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde