Agenda

Dantzari Ttiki Eguna

Noiz

2022/05/14 10:00

Non

Hazparne

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Dantzari Ttiki Eguna antolatu du  Hazparnen, maiatzaren 14an. Bertan iparraldeko kasik talde guziak elkartuko dira, 30 inguru. 900 haur.

Irakurri gehiago

Node: Batu

Noiz

2022/05/14 12:00

Non

Donostia, Tabakalera

Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Sorkuntza Artistikoa: Ion Estala e intérpretes
  • Jatorrizko Musika: Mikel Zubiria
  • Jantziak: Oihane Pardo-Amarenak
  • Ekoizpen Exekutiboa: Ana Barrantes
  • Zuzendaritza: Ion Estala

Irakurri gehiago

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz

2022/05/14 12:00

Non

Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Beztitzeko artea Euskal Herrian

Noiz

2022/05/14 19:00

Non

Miarritz, Coliseoa

Claude Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak Beztitzeko artea Euskal Herrian hitzaldia eskainiko dute.

  • Noiz: Maiatzak 14, larunbata, 19:00etan.
  • Non: Miarritzeko Gare du Midiko antzokiko Gamaritz salan.
  • Hizlariak: Claude Iruretagoiena eta Jon Olazkuaga Garibal.
  • Erreserba: 06 77 05 15 59 telefonoan

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/05/14 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago

Amaraun

Noiz

2022/05/14 20:00

Non

Zizurkil, Joxe Arregi plaza

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago

Tombola: Compañía X

Noiz

2022/05/14 20:00

Non

Getxo, Utopian

Tonbola ospatzeko lekua da. Eta orain zer? esaldiaren ondoren sortzen den konstante ezezagunaren erantzun guztien zain daude han. Jolas gaitezen, baita horrek irabaztea edo galtzea bakarrik ez dakarrenean ere. Jolastu gaitezen, nahiz eta ukitu dezakeguna ikusteko besterik ez izan. Tonbolak erakusten dizu zenbaki guztiek ez dutela saririk, baina jokatzen baduzu sari segurua duzula. Eszenatokian, egunerokotasunetik sinesgaitzera igarotzen gara. Batzuetan, loa errealitatearekin nahastuz, eta errealitatea beste askotan fikziotik gaindituz, jolas bat baino ez dela ulertzen dugu, eta jolas horretan parte hartzea dibertigarria dela.

Irakurri gehiago

Kukai: Chillida eta Oteiza dantzan

Noiz

2022/05/14 20:30

Non

Donostia, San Telmo Museoa

Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik. Bi saio: 20:30 + 21:30

San Telmo bizi

Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira. 
  • maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai
  • abuztuak 27 - San Telmo Gaua
  • irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía

Irakurri gehiago

XXVII. Herrien jaialdia

Noiz

2022/05/14 21:00

Non

Getxo, Andra Mariko pilotalekua

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko lagunok “XXVII. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 14an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurton, Rancho Folclórico São Bartolomeu de Messines izeneko taldearekin partekatuko dugu taula.

Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da aforoa bete arte. Animatu zaizte!

Irakurri gehiago