Agenda

Izaro Urrestarazu eta Maider Mulone: Arima zimeldua

Noiz

2022/05/13 19:00

Non

Bilbo, ZAWP

Pieza honek bi arimak bizitzan zehar egindako bidaia erakusten du. Loreak izango balira bezala, denborak, arima eta arima estalten duen azala, zimeldu, erori eta haizeak mugitutako beste zerbait baino ez bihurtzea eragiten du. Bidaia ez da laburra, esta luzea ere, jarraitua, saihetsezina baizik. Arima bakoitza bere ibilbidea erabakitzeaz arduratuko da: udaberrian bizi den lorearen antzera gozatu, edota zehartzen utzi.

  • Sortzaileak: Izaro Urrestarazu eta Maider Mulone.

 

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

Noiz

2022/05/13 19:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
  • Koreografia: Talde-sorkuntza
  • Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
  • Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
  • Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
  • Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/05/13 19:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2022/05/13 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2022

  • Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
  • Ekaina: 3 eta 17
  • Iraila: 9 eta 16

Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua

Irakurri gehiago

Circle of Trust & Logela: Su(i)rrealismo

Noiz

2022/05/13 20:00

Non

Elorrio, Arriola Antzokia

30ko hamarkadan bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Pariseko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren, eta horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logelak eta CIRCLE OF TRUST taldeek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SU(I)RREALISMOA

  • Zuzendaritza Artistikoa: Imanol Garaizabal & Juan Manuel Aragón
  • Zuzendaritza Koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”
  • Dantzariak: Francisco Sanchez, Abel Escribano, Diego Bayona, Albert Pardo, Marcos Pardo
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Eszenografia: Logela Multimedia
  • Ikus-entzunezko Zuzendaritza: Imanol Garaizabal
  • Soinua: Ander Garaizabal & DJ PUT1
  • Ekoizpen teknikoa: Karlos Gomez
  • Argiztapena: Fermín Izko
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago

Haatik: Ur bizitan

Noiz

2022/05/13 22:00

Non

Zaldibia, Resti pilotalekua

Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Fitxa Artistikoa:

  • Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
  • Produkzioa: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoa: Eragin STAC

Irakurri gehiago