Agenda
Maskaradak 2022
2022/05/01 09:00
Iruri
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 3, igandea: Maule
- Apirilak 10, igandea: Liginaga (aldaketa egon da, berez Irurin egitea aurreikusten zen)
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
- Maiatzak 1, igandea: Iruri
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala
2022/05/01 12:00
Donostia, Viktoria Eugenia
Bi saio izang dira: 12:00 + 19:00
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.
Aurten estatu mailako zein atzerriko gonbidatuak izango ditu galak, besteak beste: Hodei Iriarte eta Urko Fernandez Marzana, Iker Rodríguez Sainz, Zuriñe Benavente, M.M. FlamencoDantza, Jone San Martin, Compagnie Illicite Bayonne, Asier Edeso eta Mimoza Koike, Aukeran Dantza Konpainia, Aitor Arrieta eta Lucia Lacarra Matthew Golding-ekin batera.
Zuk Dance: Yerma
2022/05/01 19:00
Murchante, Kultur Etxea
Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.
Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.
Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.
1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.
*DNA 2022 jaialdiaren barruan.
Ángela Carbajo eta Rosa San: Cucú
2022/05/01 19:00
Billbo, La Fundicion
CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko-dantzarien proiektu bat da, haien ezagutzak eta ibilbide profesionalak bateratzen dituena. Proposamen hau bi artiston kezka batetik sortua da: dantzaren bidez erakutsi nahi dute zer-nola egokitzen diren pertsonak bizitzaren neurrira.
Distantzia, abiadura eta denbora; orainaren kontua. Pertsonen elkartze-neurriak.
Leku, posizio eta topaketa bila dabiltzan mugimenduak, emozioek, sentsazioek, aldaketek edo hausturek bultzatuta. Guztia neurrian, dena da dantzatua.
CuCú obrak dantza eta interpretazioa uztartzen ditu, eta, bat-egite horren bidez, gogoeta eginarazten du; hau da, zer neurri hartzen duen pertsonak bizitzaren aurrean eta, bereziki, errealitate bihurtutako bizitzaren aurrean: beste pertsona bat orainaldian. Erlojuak zalantzazko etorkizuna neurtzen du. Topaketak, begiradak, hurbiltzeak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa… Dena denbora jakin batean igarotzen da, bakoitzak bere berdinaren eta gertatutakoaren aurrean duen neurketak markatuta.
- Jatorrizko ideia: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Koreografia eta interpretazioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Zuzendaritza eszenikoa: Jesús Pérez
- Argiztapenaren diseinua: Jesús Pérez, Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Jantzien diseinua: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Argazkia: Sara Espinosa eta Miguel Ángel Ordóñez
- Bideo-errealizazioa eta -edizioa: Sara Espinosa eta Ángela Carbajo
- Edizio musikala: Rosa Sanz
- Produkzioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
iXa Universos de Movemento: Aitzindariak
2022/05/01 19:30
San Adrian, Kultur Etxea
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.
Fitxa
- Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
- Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
- Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
- Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
- Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
- Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Argazkiak: Blanca Razquin
Sara Baras: Alma
2022/05/01 20:30
Donostia, Kursaal
Itzultzea beti da amets egiteko gonbita, berriro hastea deskubritzeko bidea da, eta oraingo honetan, berriz elkartzea da, idazteko partituraren bertigoa sentitzea, berriz ikusteko piztu behar diren argiena, gure sentimenduak marraztekoa, gure hizkuntza antzerkiaren mihise zalantzati horretan, txalora itzultzea, maitasunera, berora, mantentzen gaituen arrazoiarekin, publikoarekin, ezinezko besarkadara.