Agenda

Usurbilgo X. Dantza Eguna

Noiz

2022/04/09 00:00

Non

Usurbil

Aurten X. Dantza Eguna ospatzen dugu Usurbilen. Egun osoko ekitaldia antolatu du Orbeldi dantza taldeak.

12:00etan dantza-kalejira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

14:00etan herri-bazkaria Agerialden. Sarrerak salgai Artzabal eta Txiriboga tabernetan (25 € bazkaria + kamiseta; 15 € bazkaria)

17:00etan Tranpaldo irekia (apuntatzeko idatzi usurbildantzan@gmail.com helbidera)

20:30ean "Hamar" dantza ikuskizuna frontoian.

Ondoren, Rukula.

Irakurri gehiago

Emanaldia: Duguna + Haritz

Noiz

2022/04/09 12:00

Non

Iruñea, Burguen plaza

Dantza emanaldia eskainiko dute Iruñeko Dugunako dantza taldeak eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak Iruñeko Buruguen plazan.

Irakurri gehiago

Oihana Vesga: Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine

Noiz

2022/04/09 19:00

Non

Bilbo, Berreginen Museoa

Altzoan altzoan esaten dit/ Bragas y Celine dantza garaikidea oinarri duen bakarkako lana da. Sormen prosezua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maíz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean? Pieza honetan emakumea subjektu egiten duen, desira propioak dituen indibiduo gisa uztartzen da. Dantzan, gorputza, materia eta lanketarako objektu izatetik harago, indibiduaren subjektibitatea azaleratzeko bide gisa eskeintzen da. Ahotsaren lanketa eta bertan eragiten den plazerra ere ezinbesteko elementua da lan honetan. Sormen honek score edo partitura baten egitura jarraitzen du, non ariketa bakoitzean mugimenduaren eta ahotsaren lanketaren bitartez plazerraren arlo zehatzak uztartzen dituen, praktika honetatik indibiduoaren ahalduntzea zertan datzan ulertu nahirik.


  • Koreografia eta antzezpena: Oihana Vesga
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argiak: Javier Andraka
  • Argazkiak: Yone Estívariz
  • Bideoa: Marian Gerrikabeitia
  • Kanpo begirada: María Ibarretxe, Ibon Salvador

 

*BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Flamenco sin sulflitos

Noiz

2022/04/09 19:00

Non

Olazti, Kultur Etxea

Bi artista batu dira ikuskizun honetarako: Beatriz Morales dantzaria eta Carlos Merino perkusionista. Flamenko garbi eta abangoardista transmititzeko helburuarekin egin dute bat.

Irakurri gehiago

Bettina Szabo: Habitat

Noiz

2022/04/09 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Habitat dantza-solo bat eskaintzen duen ikuskizuna da, hainbat diziplinatakoa. Karramarro ermitauen bizi-zikloan inspiratzen da, egilearen Uruguaitik Kanadarako emigrazio-prozesuaren metafora gisa. Ermitauek ez dute berezko oskolik: maskor hutsetan gordetzen dira, beren neurriaren arabera. Hazi ahala, txikitxo geratzen zaie «etxea», estutxo, eta beste bat bilatu behar izaten dute.

Hainbat diziplina gainditzen dituen obra honek batera ipintzen ditu dantza, ahotsa eta zuzeneko soinu elektronikoa, eskultura (Hermes, paperezko 800 kono artikulatuko mihiztadura) eta jantzietan integratutako argiztapen digitala. Interpreteak denbora errealean kontrolatzen ditu elementu horiek, zeinak oskol horretan gorpuzten baitira, haien habitatean. Argiak, eskulturaren prismen bidez difraktatuta, egunsenti borealak gogorarazten dituzten erreflexu irisatuak sortzen ditu. Horren guztiaren laguntzaz, esperientzia plastiko, poetiko eta hipnotiko bihurtzen da Habitat, ur-giro misteriotsu batez inguraturik.

  • Koreografia eta interpretazioa: Bettina Szabo
  • Musika: Joel Lavoie eta Ana Dall’ara Majek
  • Eskultura eta eszenografia: Jacinthe Derasp
  • Biomedia jantziak: Alexandra Bachmayer
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Thibaut Carpentier
  • Errepikatzaileak: Laurie-Anne Langis (mtl), Coraline claude (par)
  • Argiztapenaren diseinua: Paul Chambe

Irakurri gehiago

Malandain: Sirenes - Sinfonia

Noiz

2022/04/09 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

Thierry Malandain (Sinfonia). Laurogei lan baino gehiagorekin, Thierry Malandainek dantzaren ideia pertsonala garatzen du. Korronte estetiko gisa “balletaren” kontzeptuari estuki lotuta, bere ideiak lehentasuna ematen dio gorputz dantzariari, sentsualitatea eta gizatasuna ospatzeari. Gizakia eta dantza Malandain Ballet Biarritzen funtsa dira.

Martin Harriague (Sirènes) Biarritzen 2016an Hego-Mendebalde Handiko Kooperazio Poloaren esparruan, Gazte Koreografo Klasikoen eta Neoklasikoen Lehiaketaren lehenengo edizioan sarituetako bat da. Hala sortu du Sirenas.

Egitarua:

Sirènes

  • Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach,
  • Koreografia: Martin Harriague

Sinfonía

  • Musika: Luciano Berio
  • Koreografia: Thierry Malandain

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/04/09 20:00

Non

Eibar, Coliseo Antzokia

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago