Agenda

Bamboo Dance: Idiotak

Noiz

2022/04/08 19:00

Non

Andoain, Bastero Kulturgunea

Eduardo Galeano Uruguaiko kazetari eta idazlearen liburu, saiakera eta audioetan inspiratutako dantza-ikuskizuna eskaintzen digu konpainia donostiarrak. Testu horiek koreografia bat sortzeko balio dute, bere ironia eta satira estilo nahastezina agerian utziz. Hausnartuko dugu gizarte bezala zer lekutara goazen, eta ez ote dugun askotan “lelokeri” gehiegi.

Irakurri gehiago

Olga Pericet: Un cuerpo infinito

Noiz

2022/04/08 20:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Ikuskizun hau autoezagutza fisiko eta espiritualerako bidaia bat da, Carmen Amaya artista legendarioaren inguruan. Pentsalari higikariek eta higiduraren pentsalariek bat egin dute enigma hori arakatzeko. Gorputzak mito ofizialak baino harago doaz, Amayaren gorputz astralaren bila, dantzaren alderako maitasuna birformulatuz eta norberaren islari aurre eginez: denboraren joana, oinazea, desagertzea. Pericetek Carlota Ferrer izan du berriz ere zuzendaritza eszenikoan lehenago ere, bikote arrakastatsua osatu baitzuten biek La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora ikuskizunean.

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/04/08 20:30

Non

Tolosa, Leidor Aretoa

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago