Agenda

Doos Colectivo: Within

Noiz

2022/04/07 17:00

Non

Bilbo, BilbaoArte

17:00etatik 20:30etara paseak.

Within bidaia bat da, mugimendutik sortzen duen norbaiten buru barrura egindakoa. Esperientzia murgiltzailea, non zer sekuentzia ikusi aukeratu ahal den, Eva Guerrero inspiratzen duten ideiak entzun eta sentitu ahal diren, eta teknologia birtual batean ingurune erreal batekin esperimentatu ahal den. Metabertsorako lehenengo euskal bideodantza da.  

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jemima Cano
  • Gauzatzea eta programazioa: Iker Pomposo
  • Koreografia: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
  • Ahotsen grabaketa: David S. Damián (Blue Bayou Recording Studio)
  • Off ahotsak: Eva Guerrero, Carla Roisin, Garazi López de Armentia
  • Euskararako itzulpena: Nerea Lorente
  • Musika: Maria Arnal i Marcel Bagés, Sequentia, Barbara Thornton & Laurie Monahan, Hamlet Gonashvili
  • Mentoria: INNOCULT DG Connect
  • Ekoizpena: DOOS Colectivo
  • Laguntzak: INNOCULT, Eszenabide, Dantza Labea/Teatro Barakaldo Antzokia

 

*BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Amaraun

Noiz

2022/04/07 19:30

Non

Villabona, Gurea Antzokia

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Irakurri gehiago