Agenda
Borja Boedonable: Solo
2022/04/24 12:00
Donostia, Tabakalera
“Edozein da ezkutatzeko gai, arazoei aurre egin eta irtenbide bila haritzea da indartsu egiten zaituena”.
Solo, egunerokotasunean topatzen ditugun arazoekiko gogoetan du oinarria.
Gure arazoengandik ihes egiteko ezkutatzeko beharraren ideia.
Gure ahultasuna estaltzearren ezkutatzeak, gure beldur eta segurtasun ezak pixkanaka geroz eta handiagoak bihurtzen ditu.
Horrela, gure gordeleku txiki horretan geroz eta erosoago sentitzen gara, baina baita BAKARRIK ere.
Solok, indarberriturik aurrera jarraitzeko bidea isladatzen du, gordelekutik irten eta bakoitza den bezalaxe haritzeko bultzada.
Fitxa Artistikoa
- Proiektuaren zuzendaritza: Borja Bordonabe.
- Sorkuntza eta interpretazioa: Borja Bordonabe.
- Arropa: Browniebrown.
Cielo Raso: Hamaika
2022/04/24 20:00
Lezo, Gezala Auditoriuma
Hâmaïká pieza fikzioaren eta errealitatearen artean dabil, eta biak nahasten direnean, magia agertu ohi da. Magiak trikimailua du, eta oro har, trikimailu hori ez da erakusten, erakusketak ilusioa zapuztuko lukeelako. Baina ilusioa irudimenik ezak hiltzen du.
Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza ibilbidea nabarmendu uzten du pieza honek, lau dantzariren eskutik. Desberdintasun, genero eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen ditu.
- Zuzendaria: Igor Calonge
- Dantzariak: David Candela, Joan Ferré, Emma Riba, Ainhoa Usandizaga
- Eszenografia: Igor Calonge