Agenda

Hitzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra

Noiz

2022/04/23 10:00

Non

Maule, Mediateka

Jon Iruretagoienak Dantzaren irakaskuntza militarrari buruzko hitaldia emango du Mauleko mediatekan, apirialren 23an, goizeko 10:00etan.

1789ko iraultzaren ostean, Frantziako armadak, hainbat diziplina sartu zituen estrategia militarrean. Horietariko bat, dantza, infanteriako erregimenduetan irakatsia izan zen orduan, eta XX. mendea hasi arte. Aldi berean, herrialde ezberdinek irakaskuntza horren influentzia ezagutu zuten, Xiberuak, besteak beste. Memoria kolektiboak ez baitu osoki oroitzapen hori atxiki, konferentzia honek, mende batez emana izan den dantzaren irakaskutza militarraren barne murgiltzea proposatzen dizue, Xiberoako Dantzek eta Maskaradek XIX. mende bukaeran jasandako aldaketa sakonak ulertzeko gakoak emanez. Baina gerokoak, geroko...

Irakurri gehiago

Galdakao Dantz

Noiz

2022/04/23 16:00

Non

Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea

"Galdakao Dantz" Euskal Herriko dantza urbano taldeen jaialdia da. Galdakaoko Udalaren eta BreakOnStage jaialdiaren arteko elkarlanarekin antolatu da. Dantza urbanoen estilo anitzak ikusgai izango dira bi kategoriatan, Junior kategoria (15 urtetik beherakoen dantza koreografiak) eta kategoria absolutua (16 urtetik gorakoenak). Lehiaketa formatua du, kategoria bakoitzeko irabazleek, diruz saritzeaz gain, Maiatzaren 21ean ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute. Epaimahaikideak dantza urbanoan eta dantza garaikidean adituak diren 3 dantzarik osatuko dute. Bi pasetan banatuko da jaialdia: 16:00etan Junior kategoria eta 19:00etan kategoria absolutua. Talde esperimentalak bi emanalditan zehar tartekatuko dira.

Irakurri gehiago

Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir

Noiz

2022/04/23 20:00

Non

Castejon, Sarasate Kulturgunea

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

* DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago