Agenda
Aiko Taldea: Dantzapoteoa
2022/04/22 19:00
Elantxobe (Portuan)
Udaberriarekin dantzaldiak ere pizten hasi dira. Aiko taldeak hainba hitzordu antolatu ditu dantzan eta dantzaz gozatzeko.
DANTZAPOTEOA Elantxobeko portuan 19:00tan hasita.
Arimaktore: La muerte y la doncella
2022/04/22 20:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Pieza hau Franz Schuberten, Herioa eta dontzeila, Re minorreko 14. hari-laukote bikainean barneratzen da. Konposizio erromantiko honen berrikuspen garaikide batetik, funtsezko elementu existentzialetan zehar bidaiatzen dugu, bizirik egotea eta hiltzea. Asun Noalesek egoera batetik besterako iragaite goiztiarra planteatzen du gorputz organiko batetik, non bizitza hautsiak bere taupadetan dirauen, apenas arnasaldi bat, laztanezko hats mehe bat. Erre egiten da, ustekabeko hodei gisa, hondoratze eta errauts bolada larri gisa.
La Muerte y la Doncella bidaia liluragarri eta poetikoa da, eskutik heltzen diguna eta azken arnasaldira arte uzten ez gaituena, paisaia hipnotiko, eldarniotsu eta hauskorrak zeharkarazi ondoren. Zazpi antzezlek osatzen dute pieza zinematografiko hau, eta elementu bakoitza ezinbestekoa da.
- Koreografia eta zuzendaritza: Asun Noales
- Musika: Telemann Rec (a partir del cuarteto “La Muerte y la Doncella” de Franz Schubert)
- Dantzariak: Alexander Espinoza, Rosanna Freda, Carmela García, Juliette Jean/ Eila Valls, Mauricio Pérez, Salvador Rocher Eduardo Zúñiga
Zuk Dance: Yerma
2022/04/22 20:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.
Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.
Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.
1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.
*DNA 2022 jaialdiaren barruan.
Agueda Saavedra, Juan Tomás de la Molía, Irene Rueda: Savia Nueva
2022/04/22 20:00
Bilbo, BBK Aretoa
Jerezko Jaialdian parte hartzeak ematen duen bermearekin, Águeda Saavedra, Juan Tomás de la Molía eta Irene Rueda, dantzaren hiru talentu gazteak agertokiaren gainean elkartuko dira euren proposamena garatzeko, Baile, Cante eta Toque izeneko estiloak ardatz hartuta. Horretarako, beren teknika, indar eta berezkotasun guztia eskainiko dizkigute.
Monge&Martin enpresak FlamencoBBK ekimenarentzat prestatutako ekoizpena.
*Flamenco BBK 2022 programaren barruan.
Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir
2022/04/22 21:00
Noain, Kultur Gunea
“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”
ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen, aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.
* DNA 2022 jaialdiaren barruan.