Agenda
Maskaradak 2022
2022/04/17 09:00
Gamere-Zihiga
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 3, igandea: Maule
- Apirilak 10, igandea: Liginaga (aldaketa egon da, berez Irurin egitea aurreikusten zen)
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Bolant eguna
2022/04/17 09:15
Luzaide
Pazko asteburuan ospatuko dute Luzaiden aurtengo Bolant eguna. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak bazko igandez. Hona egitaraua:
Larunbata:
- 20:00etan: Kalejira herriko kaleetan.
- 21:00etan: Dantzak herriko plazan eta taloak.
Igandea:
- 9:15 Kalejira
- 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
- 12:00 Dantza ikuskizuna Santiago Plazan.
- 17:00 Emanaldia Arretxe frontoian.
- 21:00 Afari herrikoia.
- 00:30 Gupasa Holako Deluxe taldeak alaiturik.
Led Silhouette: Zakurrak
2022/04/17 20:00
Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte