Agenda
Maskaradak 2022
2022/04/10 09:00
Liginaga
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 3, igandea: Maule
- Apirilak 10, igandea: Liginaga (aldaketa egon da, berez Irurin egitea aurreikusten zen)
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Dantza-jauziak
2022/04/10 11:30
Donibane Lohitzune
Hilabeteko bigarren igandero, urritik maiatzera, dantza-jauziak Donibane Lohitzunen.
LaSal: Lar
2022/04/10 18:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Etxea da gure lehen arnasetik hartzen gaituen unibertsoa, eta bertan bizi diren pertsonek zabaltzen duten beroa babesten du bere hormekin. Usaina da, lehenengo gauzen ukimena, mugimendua, entzundako lehen hitzak eta lehen urratsen arrastoa.
Ikuskizun honek gure etxeak inspiratzen gaituen babesaz eta maitasunaz hitz egin nahi du, baina… eta gure etxea desagertzen bada? Eta suntsitzen badute? Eta beste etxerik izan gabe utzi behar badugu, nora joan? Gure bizitzako objektu nabaria da, argi dago arnasten dugula... Baina egunero etxera itzultzeko etxerik izango ez bagenu? Arnasa hartzeari utziko diogu? Nora joango ginateke? Nola eraikiko genuke gure etxe berria?
- Zzuendaria: Julia Ruíz
- Dantzariaks: Raquel Cruz, Emilio Arquillo
Bettina Szabo: Habitat
2022/04/10 19:00
Bilbo, La Fundicion
Habitat dantza-solo bat eskaintzen duen ikuskizuna da, hainbat diziplinatakoa. Karramarro ermitauen bizi-zikloan inspiratzen da, egilearen Uruguaitik Kanadarako emigrazio-prozesuaren metafora gisa. Ermitauek ez dute berezko oskolik: maskor hutsetan gordetzen dira, beren neurriaren arabera. Hazi ahala, txikitxo geratzen zaie «etxea», estutxo, eta beste bat bilatu behar izaten dute.
Hainbat diziplina gainditzen dituen obra honek batera ipintzen ditu dantza, ahotsa eta zuzeneko soinu elektronikoa, eskultura (Hermes, paperezko 800 kono artikulatuko mihiztadura) eta jantzietan integratutako argiztapen digitala. Interpreteak denbora errealean kontrolatzen ditu elementu horiek, zeinak oskol horretan gorpuzten baitira, haien habitatean. Argiak, eskulturaren prismen bidez difraktatuta, egunsenti borealak gogorarazten dituzten erreflexu irisatuak sortzen ditu. Horren guztiaren laguntzaz, esperientzia plastiko, poetiko eta hipnotiko bihurtzen da Habitat, ur-giro misteriotsu batez inguraturik.
- Koreografia eta interpretazioa: Bettina Szabo
- Musika: Joel Lavoie eta Ana Dall’ara Majek
- Eskultura eta eszenografia: Jacinthe Derasp
- Biomedia jantziak: Alexandra Bachmayer
- Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Thibaut Carpentier
- Errepikatzaileak: Laurie-Anne Langis (mtl), Coraline claude (par)
- Argiztapenaren diseinua: Paul Chambe
Iker Karrera: No Pleasure
2022/04/10 19:30
Donostia, Viktoria Eugenia
Anhedonia plazera sentitzeko ezina da, inoiz gogoko izan ditugun jarduera guztien alderako interesa eta gozatzeko ahala galtzea. Dagoeneko ezer axola ez zaizulako, ezer motibatzen ez zaituelako sentipena. Zer egin ezer sentitzen ez duzunean?
Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Iker Karrera euskal koreografoak No Pleasure sortu du, bere pieza berria. Haren lanetan ohikoa denez, protagonismoa haren hizkuntza koreografikoak du, zeina dantza-generoen fusioan oinarritzen baita, helburutzat hartuta entretenitzea, bide berriak irekitzea eta ikus-entzule berriekin konektatzea.
- Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera.
- Interpreteak: Pablo Costas, Carla Diego, Belén Leroux, César Louzán, Raymond Naval, Yadira Rodríguez. Argiztapen diseinua: Alberto D. Centeno A.E.C.
- Jantzi eta estilismo diseinua: Laura Cortés.
- Argiztapen teknikaria: Paco Pascual.
- Jostuna: Natalia Capillas.
- Atrezzo diseinua: Matias Zanotti.
- Ekoizpena: Iker Karrera – Danza180º.
- Banaketa: Marisol Pérez – LaOtraBanda.
- Grabazioa: Danilo Moroni, Juan Carlos Toledo.
- Edizioa: Iker Karrera.
Amaia Elizaran: Arima
2022/04/10 20:00
Lezo, Gezala Auditoriuma
Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.
Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.
Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.
Informazio gehiago: Amaia Elizaran
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
- Musika: Liam Ó Maonlaí
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: María Laspiur
- Argiztapena: Sergio García
- Soinu teknikaria: Iñigo Egia
- Kanpoko begirada: Leire Otamendi
- Iraupena: 50 minutu
- Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua