Agenda
Maskaradak 2022
2022/03/26 09:00
Aloze
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 3, igandea: Maule
- Apirilak 10, igandea: Iruri
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Oinkari: Dantzari Eguna
2022/03/26 12:00
Villabona, Errebote Plaza
Egitaraua:
- 11:30 - Dantzarien kalejira herrian zehar Arroako plazatik abiatuta.
- 13:00 - Dantza emananaldia Errebote plazan.
Antolatzailea: Oinkari
Babeslea: Villabonako Udala
Nerihari: Mutu
2022/03/26 19:00
Biarritz, Coliseoa
MUTU, hiru komunikazio espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen.
Víctor Iriarteren INVISIBLE filman inspiratua, hiru pertsonaien hiru bizikidetza atal kontatzen ditu, zeina eraldatzen doan, eta ez desiratutako norabidean. Giza-erlazio zuzenen gain-beheraren islada da.
MUTU disziplina artistiko desberdinen hartu- emanean oinarritzen den proiektua da, emaitza eszeniko delikatu eta poetiko bat eskeiniz. Detaile txikien fintasuna nabarmenduz, eta emozio karga intentso batekin, emaitzean eragin zinematografikoa nabari da.
MUTU, Myriam Perez Cazabonen (koreografoa), Agurtzane Intxaurragaren (antzerki zuzendaria) eta Maite Arroitajauregiren (musikaria) arteko elkargunea da.
Amaia Elizaran: Arima
2022/03/26 20:00
Basauri. Social Antzokia
Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.
Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.
Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.
Informazio gehiago: Amaia Elizaran
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
- Musika: Liam Ó Maonlaí
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: María Laspiur
- Argiztapena: Sergio García
- Soinu teknikaria: Iñigo Egia
- Kanpoko begirada: Leire Otamendi
- Iraupena: 50 minutu
- Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua