Agenda

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/03/25 19:30

Non

Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago

Aukeran: Migratzaileak

Noiz

2022/03/25 19:30

Non

Bilbo, Arriaga ANtzokia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

 

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Alonzo King Lines Ballet: The personal element & Azoth

Noiz

2022/03/25 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Alonzo King Lines Ballet ballet garaikideko konpainia ospetsua da, eta Alonzo Kingen arte-ikuspegi paregabeak gidatzen du 1982tik. Mundu osoko konpositore, musikari eta artista bisual nabarmenekin lankidetzan jardunda, Alonzo Kingek sakon sustraitutako kultur tradizioen multzo askotariko batean oinarritutako lanak sortzen ditu, ballet klasikoa adierazkortasun berriz hornitzen dutenak. Alonzo Kingek zientziatzat dauka balleta –energia eta eboluziozko printzipio geometriko unibertsaletan oinarritua–, eta higiduraren hizkuntza berria garatzen jarraitzen du, forma eta teknika klasikoetatik abiatuta.

The personal element, zortzi dantzarirentzako pieza iradokitzaileak higidurez eta koreografiez txunditzeko aukera eskaintzen dio ikusleari, Jason Moran-en piano-partitura baten laguntzaz. Moranen pianoaren eta dantzarien higiduraren arteko interakzioa gonbidapen poetikoa da ikusleak piezarekin bere lotura pertsonala egin dezan.

Azoth honetarako, Charles Lloyd, Jason Moran eta Alonzo King-ek elkarrizketa ahaztezina sortu dute higiduraren eta musikaren artean. Bi musikariek ikuspegi multidisziplinarioa dute, zeina ezin hobeto osatzen baita Alonzo Kingek balletaz duen ikuspegi zabalarekin, pieza harmoniatsua lortzeraino. Alkimia hori Jim Campbell-en instalazioko argiez apainduta dator, zeinak askatasun- eta harridura-sentipena sorrarazten baitu.

 

Irakurri gehiago

Kontzertua Otxo

Noiz

2022/03/25 20:00

Non

Iruñeko Planetarioa

Maider eta Lolitaren nortasun musikalak, elkarren idurikoak eta aldi berean desberdinak, “OTXO” bikote honetan batzen dira. Biak musika herrikoi eta tradiziozkoen maitaleak ditugu; kantari, esku-soinulari, perkusio eta haizezko musika-tresna jotzaile,  etorki desberdineko soinuak entzunarazten dituzte haien emanaldietan (Euskal Herrikoak, Okzitaniakoak... eta baita Quebec, Galizia edo Brasilgo musikak ere…). Bestalde, musika sortzaile ditugu, haien melodia eta harmoniarekiko maitasuna oinarri.

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

Noiz

2022/03/25 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Irakurri gehiago

Flamenco: Espacio Creativo

Noiz

2022/03/25 20:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Segundo bakoitzean birsortzeko, hazteko eta berrasmatzeko gaitasuna daukan flamenko artea bete-betean islatuta ikus dezakegu “Flamenco: Espacio Creativo” izeneko ikuskizunaren bitartez. Estevez&Paños dantzari-taldeak Alfonso Losarentzat zuzendutako lan honetan Concha Jareño eta Sandra Carrasco artista gonbidatuak ikus ditzakegu, Francisco Vinuesaren musika-zuzendaritzapean eta Antonio Camposen cante estiloarekin.

Flamenkoan hainbat alderdi topatuko ditugu: introspekzioa, sentimenduak, begi itxien iluntasuna, iraganaren distirak eta oraingo argia, isiltasunaren itxitura, arreta, ahalegina, pena, poza, amorrua, partekatzearen plazera, bihotza, gogoa, lengoaia, hizkuntza, sustraia, garaikidea… Flamenkoa: Sormen-gunea.

Irakurri gehiago

Dinamo Danza: Sustraiak

Noiz

2022/03/25 20:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Dantza, musika, argia eta sorkuntza plastikoa sustraiei eginiko begira da.

Gure mitologiaren sustraietan aurki daiteke naturarekiko lotura espirituala. Marik hitz egiten zigun, sekretuak kontatzen zizkigun… Jainkoak eta gizakiak elkarrekin bizi ziren. Gaur egun ez dakigunez haiek ikusten eta entzuten, nola ezartzen dugu lotura hori gure ingurunearekin? Bost dantzarik, musikak eta argiak gure ingurunearen ikuspegi magikoa eskaintzen digun irudi-labirintoan ibiltzera gonbidatzen dute ikuslea.

Iraupena: 60 minutu

 

Irakurri gehiago

Kale: Triplo

Noiz

2022/03/25 21:00

Non

Biarritz, Coliseoa

Triplo Kale Dança Companhiaren 2022rako sorkuntza berria da. 2018az geroztik, Kale Regards Croisés (Malandain Ballet Biarritz) mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren parte da, eta ordezkatutako herrialde bakoitzeko 3 koreografo gonbidatu ditu konpainiako interpreteentzako sorkuntza originala garatzera.

Ekitaldiaren mugaz gaindiko hizkuntzak partekatzeko espirituari jarraituz, Kale Companhia de Dançak, 2022an, formatu hirukoitzeko ikuskizun bat sortzea proposatzen du, estetika desberdinetako hiru koreografo ikusiz: Daniela Cruz, Portugalgo dantza garaikidearen alorrean zabaltzen ari den sortzailea, Hamid Ben Mahik, hiri-dantzei buruzko ikuspegi artistiko berria duena eta Igor Calongeren transdiziplinaritate artistikoa.

Kalek ikuskizun bat sortu nahi du, eszenatokian dantzari gazteak biltzen dituena, beren karrera profesionaleko hainbat etapatan. Koreografoak ere beren karrera artistikoko etapa desberdinetan aritzen dira, beren sinadura eta dantza garaikidearen hizkuntzaren ikuspegi bakarra dutenak.

Irakurri gehiago