Agenda

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

Noiz

2022/03/24 19:00

Non

Durango, San Agustin Kulturgunea

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Irakurri gehiago

Mugmus Laborategia: Garaiz 60 t.m

Noiz

2022/03/24 19:30

Non

Errenteria, Niessen

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere xalotasun eta esanguratsutasunean. Denborak dena zeharkatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
  • Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
  • Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
  • Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
  • Soinuztapena: Aieka estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
  • Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (hp) eta Unai Sorrarain
  • Produkzioa: Beñat Ralla Yusta

 

*Loraldia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Cóncavo-convexo

Noiz

2022/03/24 21:00

Non

Biarritz, Coliseoa

Cóncavo-convexo diziplina anitzeko pieza; musika, dantza eta eskultura biltzen dituen lana. Hutsari edo gabeziari buruz hausnartzen du, haren forma edozein izanik; horretarako, gorputzaren ikuspegi eskultorikoan eta gorputzak espazioarekin duen harremanean oinarritzen da. Espazioak funtzio berezi bat duela uste dugu; emozio estetikoa sortzea.

Led Silhouette (Lesaka) Martxel Rodriguez-ek eta Jon López-ek sortu eta zuzendutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza-ren gisako konpainietan aritzeaz gain, 2016an, artista talde batekin hasi ziren lanean, eta hainbat jaialditan erakutsi dituzte beren lanak (besteak beste, DNA, Quincena de Dança Almada, 10 sentidos eta Festival Internazionale Nuova Danza).

Irakurri gehiago