Agenda

Dantzaz: Quo

Noiz

2022/03/17 11:00

Non

Donostia, Egia Kultur Etxea

Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.

SAL, GIL HARUSH

SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari

  • Koreografia: Gil Harush
  • Testuak: Gil Harush Musika: Paul Simon, George Frideric Handel
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain 

 

FOMO, GIL HARUSH

FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».

  • Koreografia: Gil Harush
  • Soinu giroa: Gul Harush
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush, Asier Gómez
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain

 

QUORUM, HILDE KOCH

Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.

  • Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz
  • Jatorrizko musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
  • Jantziak: Tytti Thusberg
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez

 

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Burgos-New York Dantz: Gaslight + Cuantos somos + Desierto

Noiz

2022/03/17 13:00

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

Bi emanaldi izango dira, bata 13:00etan eta bestea 17:00etan.

Hiru dantza pieza:

GASLIGHT, Robert Koch, Carolina Isach

Emozioen zirimola gero eta inguratzaileagoan sartzen gara, non bikote-harreman bat aurkituko baitugu, zeinean bietako batek bestearen gaineko kontrola eta dominio psikologikoa baitauka, beste hori ohartzen ez delarik.

  • Koreografia: Carolina Isach
  • Interpreteak: Robert Koch, Carolina Isach
  • Musika: Neuhaus

 

CUANDO SOMOS, Sandra Egigo Ibáñez, Carla Cervantes Caro

Cuando Somos dantza garaikideko duo bat da, non dantzaren hizkuntza eta gurputz-mugimendua solasean ari baitira zuzenean, ikusleagana hurbiltzeko asmoz, nola eta mezu barnekoia transmitituz une honetantxe. Konexio-une bat zertzen eta sinbolizatzen du garen eta inguratzen gaituen guztiarekin.

  • Koreografia eta interpreteak: Sandra Egido Ibáñez, Carla Cervantes Caro
  • Musika: Nico Casal – Fog y Young Colective Back and Forth

 

DESIERTO, Alfonso López, Paula Hernández

Alfonso López González koreografo espainiarraren lan bat da, Alfonsok berak eta Paula Fernándezek interpretatua, zeinean bi izaki, basamortu oniriko mugagabe batean galduta, ihes egiten saiatzen baitira bere gogara darabiltzan goi-izaki baten kontroletik.

  • Koreografia: Alfonso López González
  • Interpreteak: Paula Fernández, Alfonso López
  • Musika: Woodkid

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Baserritar jantzia edo XIX. mendeko jantzi zibila?

Noiz

2022/03/17 18:30

Non

Zerain, Gipuzkoa

Zeraingo Solkie eta Beasaingo Ostadar dantza taldeek antolatuta, ostegun honetan, martxoaren 17an, 18:30ean, "Baserritar jantzia edo XIX. mendeko jantzi zibila?" hitzaldi irekia eskainiko da Zeraingo elizan.

Azalpenak jasotzeaz batera, garai hartako jantziak zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Antolatzaileak: Solkie eta Ostadar dantza taldeak

Irakurri gehiago

Goi Dance Project: Krop Covers Compilation

Noiz

2022/03/17 19:00

Non

Bilbo, Errekaldeko Udaltegia

Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma, Goi dantza-taldeko dantzariek antzeztuta.

Goi Dance Project dantza-talde bat da, Koreako pop-a lantzen duena, eta Kpop izenarekin ezagunagoa dena. Dantza ez ezik, covers-ak edo bertsioak ere egiten dituzte.

  • Dantzariak: Nayeli Martinez, Adriana Fuentes, Oskar Graña, Carlos Vasquez, Cristina Ayala, Eneko Fullaondo Xiya Chen, Fátima Blanco, Victoria Ladron de Guevara, Aintzane Amo, Andoitz Larizgoitia, Izaro Burguera, Qi Lin, Paul Miranda
  • Jantziak: Victoria Ladrón de Guevara, Alba Ventura
  • Diseinu grafikoa: Paul Miranda
  • Argazkigintza: Paul Miranda, Alba Ventura

Irakurri gehiago