Agenda
Larrua: La casa vacía
2022/03/16 11:00
Donostia, Gazteszena
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.
La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
- Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
- Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Begoña Martín, Maddi Ruiz de Loizaga, Ingrid Magriñá Martínez, Aritz López Gómez
- Espazio eszenikoa: Enric Planas
- Argiztapen diseinua: David Alcorta
- Jantziak: Xabier Mujika
- Ekoizpena: Aritz López, Gasteizko Udal Antzoki Sareak, Dansa Metropolitanak eta La Faktoriak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna.
Organik: Arnasa
2022/03/16 13:00
Donostia, Egia Kultur Etxea
Arnasa dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.
Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna sustatzeko.
Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektiborekin. Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantzalan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormenprozesu horren protagonista bihurtzeko.
- Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge.
- Sorkuntza eta antzezleak: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui, Jon Ander Garamendi.
- Konposaketa musikala: Jon Ander Garamendi.
- Jantziak: Celia Egaña.
*Dferia jaialdiaren baitan.
Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi
2022/03/16 19:00
Bilbo, Berreginen Museoa
Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School-en egin zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.