Agenda

Oztibarreko Libertimendua

Noiz

2022/03/13 10:00

Non

Bunuze

Baigorrin libertimendua egingo dute martxoaren 5ean, 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan. 

Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute  eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.

Libertimenduak 2022

Otsailak 6, igandea

  • Baigurako libertimendua. 10:00etan desfilea eta 10:30ean Libertimendua Bidarraiko plazan. Eguraldi txarra bada Makean.

Otsailak 13, igandea

  • Amikuzeko libertimendua. 10:00etan karrikan itzulia, 11:00etan libertimendua Donapaleuko plazan.

Otsailak 26, larunbata

  • Añorgako libertimendua. 10:00etan abiatuko dira barrikadak eta 13:00ak bueltan emanaldia Harrobiaren plazan.

Otsailak 27, igandea

  • Iruinkokoa (Iruñea). 9:30ean hasiko da inauteria eta emanaldia 13:00etan Santa Ana Plazan.

Martxoak 5, larunbata

  • Baigorriko libertimendua. 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.

Martxoak 12, larunbata

  • Hazparneko libertimendua

Martxoak 13, igandea

  • Oztibarreko libertimendua. Bunuzen, 10:00etan, herriko plazan.

Irakurri gehiago

Bideoforuma: Euskal Dantzak eta Berdintasuna

Noiz

2022/03/13 19:00

Non

Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Jaizkibek konpainiak antolatuta Bideoforuma; hiru dokumental labur eta mahai ingurua. Iurretako dantzariak, Andoaingo Axeri dantza taldea eta Oñatiko Oñatz dantza taldea. Moderatzailea, aurkezlea: Oier Araolaza (Dantzaria eta antropologoa / dantzan.eus).

Irakurri gehiago

Aukeran: Migratzaileak

Noiz

2022/03/13 19:30

Non

Donostia, Viktoria Eugenia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

 

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Marina Otero: Fuck me

Noiz

2022/03/13 19:30

Non

Donostia, Gazteszena

"Beti irudikatu izan dut neure burua agertokiaren erdi-erdian, nola heroina bat denen eta ororen gainean mendeku hartzen. Baina gorputzak ez dit lagundu tamaina horretako borrokan. Gaur, interpreteei uzten diet nire lekua. Begira egongo naiz nola ematen dizkioten beren gorputzak nire kausa nartzisistari". Proiektu honetan, Marina Oterok obra amaiezin bat eraiki nahi du bere bizitzaz. Fuck me seriearen hirugarren partea da, Andrea eta  Recordar 30 añor para vivir 65 minutos lanaren ondotik. 

Oraingo pieza honek denboraren joanean eta denborak gorputzean uzten dizkigun arrastoetan arakatzen du. FUCK ME dokumentalaren eta fikzioaren artean dabil, dantzaren eta performancearen, akzidentearen eta errepresentazioaren artean.

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Marina Otero
  • Performers: Augusto Chiappe, Cristian Vega , Fred Raposo, Juan Francisco Lopez Bubica, Miguel Valdivieso, Marina Otero
  • Argiztapen eta espazio diseinua: Adrián Grimozzi
  • Argiztapena eta espazioa biran: David Seldes, Facundo David
  • Jantzien diseinua: Uriel Cistaro
  • Edizio digitala eta jatorrizko musika: Julián Rodríguez Rona Dramaturgia
  • Aholkularitza: Martín Flores Cárdenas
  • Zuzendari laguntzailea: Lucrecia Pierpaoli
  • Koreografia laguntzailea: Lucía Giannoni
  • Iluminazio eta espazio laguntzailea: Carolina Garcia Ugrin
  • Artista bisuala: Lucio Bazzalo
  • Ikus-entzunezkoaren muntaketa teknikoa: Florencia Labat
  • Jantzien estilismoa: Chu Riperto
  • Argazkiak: Matías Kedak
  • Jantzigintza: Adriana Baldani
  • Ekoizpen exekutiboa: Mariano de Mendonça & Marina D' Lucca
  • Ekoizlea: Mariano de Mendonçab
  • Banatzailea Espainian: PTC Teatro & Timbre 4

*Dferia jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago