Agenda
Maskaradak 2022
2022/03/12 09:00
Idauze
Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
Egutegia
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzürükü
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 10, igandea: Iruri
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Hazparneko Libertimendua
2022/03/12 10:30
Hazparne
Hazparnen libertimendua egingo dute martxoaren 12an.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Libertimenduak 2022
Otsailak 6, igandea
- Baigurako libertimendua. 10:00etan desfilea eta 10:30ean Libertimendua Bidarraiko plazan. Eguraldi txarra bada Makean.
Otsailak 13, igandea
- Amikuzeko libertimendua. 10:00etan karrikan itzulia, 11:00etan libertimendua Donapaleuko plazan.
Otsailak 26, larunbata
- Añorgako libertimendua. 10:00etan abiatuko dira barrikadak eta 13:00ak bueltan emanaldia Harrobiaren plazan.
Otsailak 27, igandea
- Iruinkokoa (Iruñea). 9:30ean hasiko da inauteria eta emanaldia 13:00etan Santa Ana Plazan.
Martxoak 5, larunbata
- Baigorriko libertimendua. 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.
Martxoak 12, larunbata
- Hazparneko libertimendua
Martxoak 13, igandea
- Oztibarreko libertimendua. Bunuzen, 10:00etan, herriko plazan.
KORRIKAren ekitaldia
2022/03/12 12:00
Geltoki
Aurten Korrikaren 22. edizioaz gozatzeko aukera izango dugu eta martxoaren 12an (12:00tan) Geltokin ospatuko den ekitaldian parte hartuko du Ortzadarrek.
Anima zaitez eta hurbildu, ainbat informazioa jasotzeaz gain, dantza, musika eta abarrez disfrutatzeko aukera izanen duzu bertan!
Sestaoko Eusko Lorak taldearen ezpata-dantza
2022/03/12 13:00
Sestaoko Santa Maria eliza
Sestaoko Eusko Lorak taldeak laugarrenez egingo du ezpata-dantza. Aurtengo gonbidatua Juan Mari Beltran da, eta ezpata-dantzaren domina jasoko du taldearen eskutik.
Kresala: Aztarnak
2022/03/12 18:30
Bilbo, La Terminal
Dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizun ikusgarria. Ekintza perfomatibo honen bidez, fluxus mugimenduaren moduan, euskal dantzaren praktika artistikoa arte plastiko eta grafikoaekin bateratzen da. Dantzariek mihise zuri baten gainean dantza egingo dute eta sortutako keinuaren eta aztarnaren bidez mihisea lohituko dute. Hasiera batean, ekintza kontzeptuala baino ez dena, fisikoki gorpurtz-prozesua eta memoria kolektibo baten emaitza ikusiko da. memoria hori ikusleek mihisearen gainazalari buruz egindako erregistroaren eta ikusizko kontazikuznaren bidez asimilatu, ezagutu et barneratzzen dute.
* Loraldia jaialdiaren barruan.
Iker Karrera: No Pleasure
2022/03/12 19:00
Irun, Amaia KZ
Anhedonia plazera sentitzeko ezina da, inoiz gogoko izan ditugun jarduera guztien alderako interesa eta gozatzeko ahala galtzea. Dagoeneko ezer axola ez zaizulako, ezer motibatzen ez zaituelako sentipena. Zer egin ezer sentitzen ez duzunean?
Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Iker Karrera euskal koreografoak No Pleasure sortu du, bere pieza berria. Haren lanetan ohikoa denez, protagonismoa haren hizkuntza koreografikoak du, zeina dantza-generoen fusioan oinarritzen baita, helburutzat hartuta entretenitzea, bide berriak irekitzea eta ikus-entzule berriekin konektatzea.
- Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera.
- Interpreteak: Pablo Costas, Carla Diego, Belén Leroux, César Louzán, Raymond Naval, Yadira Rodríguez. Argiztapen diseinua: Alberto D. Centeno A.E.C.
- Jantzi eta estilismo diseinua: Laura Cortés.
- Argiztapen teknikaria: Paco Pascual.
- Jostuna: Natalia Capillas.
- Atrezzo diseinua: Matias Zanotti.
- Ekoizpena: Iker Karrera – Danza180º.
- Banaketa: Marisol Pérez – LaOtraBanda.
- Grabazioa: Danilo Moroni, Juan Carlos Toledo.
- Edizioa: Iker Karrera.
Erdizka Lauetan
2022/03/12 19:00
Durango, Ezkurde Plazan (euriaz Andra Mari elizaren arkupetan)
Erromeria dantzak, Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak dantzatzeko aukera.
Aukeran: Migratzaileak
2022/03/12 19:30
Donostia, Viktoria Eugenia
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
- Koreografia garaikideak: Iker Karrera
- Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
- Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
- Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
*Dferia jaialdiaren barruan.