Agenda

Oinak Arin: Basoa

Noiz

2022/03/11 18:30

Non

Lazkao, Areria Kultur Gunea

Lazkaoko Oinak Arin dantza taldearen urteko emanaldia. Basoa izena eman diote emanaldiari. 2 saio izango dira: martxoaren 4an 18:00etan eta martxoaren 11n 18:30ean. Sarrerak Oin Arin taldeak banatuko ditu.

Irakurri gehiago

Marco Flores: Rayuela

Noiz

2022/03/11 20:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Marco Flores flamenko-dantzari eta koreografoak “Rayuela” ikuskizuna aurkeztuko du. Francisco Lópezen zuzendaritzapean eta Olga Periceten aholkularitza koreografikoarekin, David eta Alfredo Lagos anaiak bost sekuentziako egitura dramatikoan bilduko ditu. Marco Floresek atzera begiratzen du eta muntaketa horretan egindako ibilbidearen balantzea egiten du, hortik abiatuta unibertso berri bat sortzeko.

Bere danzten bilakaera handian Lagos anaiek izan dute eragina. Haien parte-hartzeak garrantzi handia du, interpreteak eta sortzaileak baitira. «Rayuela»k joko horren praktika aipatzen du, baina terminoa lurraren eta zeruaren kontzeptuarekin ere lotzen da, jatorrira itzultzeko.

*Flamenco BBK 2022 programaren baitan.

Irakurri gehiago

Haatik: Ur bizitan

Noiz

2022/03/11 20:30

Non

Tolosa, Leidor Aretoa

Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Fitxa Artistikoa:

  • Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
  • Produkzioa: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoa: Eragin STAC

Irakurri gehiago

Kimua: Generoa

Noiz

2022/03/11 22:00

Non

Alegia, Elorri Frontoia

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Irakurri gehiago