Agenda
Sagar-dantza eta Hartza
2022/03/01 10:00
Arizkun
Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira.
Puska biltzea eta zahagi-dantza
2022/03/01 10:00
Goizueta
Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan.
Damak
2022/03/01 17:00
Erratzu
Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Mozorro hauek kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen.
Kukumarroak
2022/03/01 17:00
Eskoriatza
Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.
Hartzaro festibala
2022/03/01 17:45
Uztaritze
Tokiko inauteri ohiturak eta bertako zein inguruetako hainbat talderen kontzertuek eta ikuskizunek bat egingo dute datozen egunetan Herri Soinu elkarteak antolatutako Hartzaro festibalean.
Hartzaro 2022 Egitaraua
Otsailak 11, ostirala
-
19:00 Heraitze auzoan Eskola inauteriak. (martxoaren 4ra atzeratua)
-
20:30 Heraitzeko kaperan Adar taldearen kontzertua. Dohainik.
Otsailak 12, larunbata
-
Baionan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
20:30 Arrauntzako elizan Le Nehe Akizeko harmoniaren kontzertua, Gorka Robles eta Uztaritzeko gaiteroak. Dohainik.
Otsailak 19, larunbata
-
Arrautza auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
20:30 Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan Izartxo taldea.
Otsailak 20, igandea
-
9:00 Sain-Michel auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
11:00 Heraitze auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
Heraitze auzoan Ur Begiren danborrada, Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik.
Otsailak 23, asteazkena
-
Uztaritzeko Latsa gelan Anekdota gaua: anekdotak Uztaritzeko kaskarotei buruz (toki mugatuak, erreserbatzea gomendatua 0769438967 zenbakira deituz)
Otsailak 24, osteguna
-
19:00 Hiribehere auzoko pilota plazan Tutak toberak, zirtzilak, dantzariak, perkusioak, Izartxo Burruna, Afrika Danbo.
-
20:00 Uztaritzeko Latsaga gelan aperitifa eta jatekoa Kukuxtu txarangak alaiturik.
Otsailak 25, ostirala
-
18:00 Uztaritzeko Latsa gelan Collette Larraibururen mintzaldia frantsesez "Quand nous chantions sous Franco" liburuari buruz; Guk, Pantxoa eta Peioren parte hartzearekin.
-
20:30 Aperitifa eta jatekoa Nat eta Watsinek animaturik.
-
23:00 Uztaritzeko gaztetxean Kakolak taldearen kontzertua.
Otsailak 26, larunbata
-
10:00 Animazio musikalak Uztaritzeko karriketan.
-
Hiribehere auzoko pilota plazan Hastapenetik dantza ikusgarria. Mutxikoak Erdizka taldeak alaiturik.
Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan:
-
16:30 Dantza ikusgarria: Izartxo, Hastapenetik, Kukai (Topa), Haatik (Ur)
-
19:00 Aperitifa eta afaria Erika Lavillard eta Leire Iriberrik alaiturik.
-
20:30 Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua. Aukeran dantza konpainiaren Biz Hitza ikusgarria.
Otsailak 27, igandea
-
9:00 Kaskarot eta kaskarot ttikiak etxez etxe (Hiribehere auzoan goizean eta Purgoko auzoak eguerditik aurrera)
-
10:00 Uztaritzeko Latsaga gelan Txilindron sukaldaritza txapelketa trikitilarien eta Jarauta 69 (Iruñea) txarangak alaiturik.
-
Uztaritzeko eliza atzean kaskarot taldeen biltze tradizionala.
Uztaritzeko Latsaga gelan:
-
13:30 Inauterietako bazkaria.
-
18:00 Dantza tradizionala Arberoako txaranagak alaiturik.
-
20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.
Martxoak 1, asteartea
-
17:45 Hiribehereko pilota plazan Burrunka, zirtzilak, abereak, Zanpantzarren auziaren lehen partea.
Uztaritzeko eliza atzean Maia dantzariak
Uztaritzeko Antza plazan Hartza dantza.
-
19:30 Hiribehereko pilota plazan Zanpantzarren auziaren bukaera, dantzak, toberak.
-
20:00 Erromeria. Jan eta edan toki berean Uztaritzeko ikastolak prestaturik.
Momotxorroak
2022/03/01 19:00
Altsasu
Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.
Sardinaren ehorzketa
2022/03/01 19:30
Errenteria
18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.