Agenda

Talai-dantza

Noiz

2022/02/26 08:00

Non

Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa.

Irakurri gehiago

Maskaradak 2022

Noiz

2022/02/26 09:00

Non

Santa Grazi

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Egutegia

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak, 30 igandea: Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe
  • Otsailak 13, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga

Irakurri gehiago

Añorgako Dibertimendua

Noiz

2022/02/26 10:00

Non

Añorga

Aurten erstreinatuko da Añorgako libertimendua. Otsailaren 26an, goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Errekalde eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia. 

 

Libertimenduak 2022

Otsailak 6, igandea

  • Baigurako libertimendua. 10:00etan desfilea eta 10:30ean Libertimendua Bidarraiko plazan. Eguraldi txarra bada Makean.

Otsailak 13, igandea

  • Amikuzeko libertimendua. 10:00etan karrikan itzulia, 11:00etan libertimendua Donapaleuko plazan.

Otsailak 26, larunbata

  • Añorgako libertimendua. 10:00etan abiatuko dira barrikadak eta 13:00ak bueltan emanaldia Harrobiaren plazan.

Otsailak 27, igandea

  • Iruinkokoa (Iruñea). 9:30ean hasiko da inauteria eta emanaldia 13:00etan Santa Ana Plazan.

Martxoak 5, larunbata

  • Baigorriko libertimendua. 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.

Martxoak 12, larunbata

  • Hazparneko libertimendua

Martxoak 13, igandea

  • Oztibarreko libertimendua

Irakurri gehiago

Hartzaro festibala

Noiz

2022/02/26 10:00

Non

Uztaritze

Tokiko inauteri ohiturak eta bertako zein inguruetako hainbat talderen kontzertuek eta ikuskizunek bat egingo dute datozen egunetan Herri Soinu elkarteak antolatutako Hartzaro festibalean.

Hartzaro 2022 Egitaraua

Otsailak 11, ostirala

  • 19:00 Heraitze auzoan Eskola inauteriak. (martxoaren 4ra atzeratua)

  • 20:30 Heraitzeko kaperan Adar taldearen kontzertua. Dohainik.

Otsailak 12, larunbata

  • Baionan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 20:30 Arrauntzako elizan Le Nehe Akizeko harmoniaren kontzertua, Gorka Robles eta Uztaritzeko gaiteroak. Dohainik.

Otsailak 19, larunbata

  • Arrautza auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 20:30 Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan Izartxo taldea.

Otsailak 20, igandea

  • 9:00 Sain-Michel auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 11:00 Heraitze auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • Heraitze auzoan Ur Begiren danborrada, Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik.

Otsailak 23, asteazkena

  • Uztaritzeko Latsa gelan Anekdota gaua: anekdotak Uztaritzeko kaskarotei buruz (toki mugatuak, erreserbatzea gomendatua 0769438967 zenbakira deituz)

Otsailak 24, osteguna

  • 19:00 Hiribehere auzoko pilota plazan Tutak toberak, zirtzilak, dantzariak, perkusioak, Izartxo Burruna, Afrika Danbo.

  • 20:00 Uztaritzeko Latsaga gelan aperitifa eta jatekoa Kukuxtu txarangak alaiturik.

Otsailak 25, ostirala

  • 18:00 Uztaritzeko Latsa gelan Collette Larraibururen mintzaldia frantsesez "Quand nous chantions sous Franco" liburuari buruz; Guk, Pantxoa eta Peioren parte hartzearekin.

  • 20:30 Aperitifa eta jatekoa Nat eta Watsinek animaturik.

  • 23:00 Uztaritzeko gaztetxean Kakolak taldearen kontzertua.

Otsailak 26, larunbata

  • 10:00 Animazio musikalak Uztaritzeko karriketan.

  • Hiribehere auzoko pilota plazan Hastapenetik dantza ikusgarria. Mutxikoak Erdizka taldeak alaiturik.

Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan:

  • 16:30 Dantza ikusgarria: Izartxo, Hastapenetik, Kukai (Topa), Haatik (Ur)

  • 19:00 Aperitifa eta afaria Erika Lavillard eta Leire Iriberrik alaiturik.

  • 20:30 Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua. Aukeran dantza konpainiaren Biz Hitza ikusgarria.

Otsailak 27, igandea

  • 9:00 Kaskarot eta kaskarot ttikiak etxez etxe (Hiribehere auzoan goizean eta Purgoko auzoak eguerditik aurrera)

  • 10:00 Uztaritzeko Latsaga gelan Txilindron sukaldaritza txapelketa trikitilarien eta Jarauta 69 (Iruñea) txarangak alaiturik.

  • Uztaritzeko eliza atzean kaskarot taldeen biltze tradizionala.

Uztaritzeko Latsaga gelan:

  • 13:30 Inauterietako bazkaria.

  • 18:00 Dantza tradizionala Arberoako txaranagak alaiturik.

  • 20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.

Martxoak 1, asteartea

  • 17:45 Hiribehereko pilota plazan Burrunka, zirtzilak, abereak, Zanpantzarren auziaren lehen partea.

       Uztaritzeko eliza atzean Maia dantzariak

       Uztaritzeko Antza plazan Hartza dantza.

  • 19:30 Hiribehereko pilota plazan Zanpantzarren auziaren bukaera, dantzak, toberak.

  • 20:00 Erromeria. Jan eta edan toki berean Uztaritzeko ikastolak prestaturik.

Irakurri gehiago

2022ko Beasaingo Inauterietako dantza desfilea

Noiz

2022/02/26 10:30

Non

Beasain, Gipuzkoa

Iazko etenaldiaren ostean, Inaute larunbatean (otsailak 26), Ostadar Dantza Taldeak inauterietako dantza-desfilea eskainiko du, goizeko 10:30etatik hasita, herriko kaleetan zehar. Ohi bezala, Eskal Herri mailako Inauterietako dantza ezberdinak eskainiko dituzte.

Irakurri gehiago

Oñatiko inauteria

Noiz

2022/02/26 11:30

Non

Oñati

Oñatiko iñauteri lantaldeak antolatu eta herriko musikariek eta Oñatz Dantza taldeak lagunduta Oñatiko Inauteria ospatzen dute inaute larunbatean.


Egun osoko festa izaten den arren, Osasun larrialdi egoerak baldintzatuta, aurten egun erdiko festa egitea erabakia zen.
Beraz, Goizeko 10: 30ean kalejiran abiatuko dira Eltzia erakinetik eta goiz osoan zehar arituko dira herriko kaleetan eta amaiera ekitaldia 14.30 plazan izango da.

Irakurri gehiago

Aiko Taldea: Dantzapoteoa

Noiz

2022/02/26 12:30

Non

Mendaro (Azpilgoetako auzoan)

12:30 MENDARO, otsailaren 26a, larunbata

DANTZAPOTEOA AIKO TALDEA

 

Arrats tabernaren aurrean dago, Azpilgoetako auzoan

Irakurri gehiago

Haatik: Ur

Noiz

2022/02/26 16:30

Non

Uztaritze, Kiroleta ezker pareta

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Irakurri gehiago

Surrandiak

Noiz

2022/02/26 18:00

Non

Durango

Surrandien konpartsa ateratzen da Durangon inauterietako larunbatean. Surrandiak kalejiran irtengo dira Merkatu plazatik hasita Jaizale txistulari taldea eta Tabira musika bandarekin.

 

Irakurri gehiago

Amico Teatro: Transitos

Noiz

2022/02/26 20:00

Non

Zizur Nagusia, Kultur Etxea

Hiru pasartetan banatutako bidaia intimo bat, nortasunaren bila. Lehenengo pasartean, sentsualitatea, feminitatea eta harmonia esploratzen dira. Bigarrenean, dualtasuna agertzen da: onarpena, kontraesanak eta gatazkak. Eta hirugarrenean, pasio ilunenetan, tragikotasunaren umorean eta ezaugarri groteskoen samurtasunean murgiltzen da.

Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan bi saio izango dira, 18:00etan eta 20:00etan.

Irakurri gehiago

Northern Ballet

Noiz

2022/02/26 20:00

Non

Iruñea, Baluarte

Northern Ballet-ek 50. urtemuga ospatu zuen 2020an. Ingalaterraren iparraldeko dantza-konpainia garrantzitsuenak Leedsen du egoitza (West Yorkshire), eta antzerki-dantzako produkzioen errepertorio zabala du, enfasia jartzen duena istorioak kontatzean eta ballet klasikoan. Taldea eratzen duten berrogei dantzariak, Dance Europe aldizkariaren arabera, “mundu osoko dantzari-aktore onenak dira”. Gure denboraldira, lau lan bizi eta berritzaile ekarriko dituzte, eta haiekin istorioak kontatuko dizkigute, balletaren bidez.


PROGRAMA

For an instant
Koreografia eta jantziak: Amaury Lebrun
Musika: Heinrich Ignaz von Biber y Henri Purcell
 
Mamela… (Pas de trois)
Koreografia: Mlindi Kulashe 
Musika: Jack Edmonds 
 
Little Monsters
Koreografia: Demis Volpi
Musika: Elvis Presley
 
1984 (Countryside Pas de Deux)
Koreografia: Jonathan Watkins
Musika: Alex Baranowski
 
States of Mind
Koreografia: Kenneth Tindall
Musika: Johann Sebastian Bach, Jacob Ter Veldhuis eta Aretha Franklin

Irakurri gehiago

Arymux: Bailando el silencio

Noiz

2022/02/26 20:30

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Rakel R.R.-ek zuzendutako Antzerki eta Dantza Arymux konpainia irisgarri eta inklusiboak "Isiltasuna Dantzatzen" zeinudantza  ikuskizuna aurkezten du. Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizuna da eta baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat ere. Familian gozatzeko bidaia bat, non musika, textuak, dantza eta emozioak batu egiten dira arrastoa usten duten istorioak transmititzeko.

Badago zeinu hizkuntza interpretazioa eta baita ere irisgarritasun neurriak ezgaitasunak dituzten pertsonentzako.

  • Zuzendaritza: Rakel R.R.
  • Produkzioa: Oscar Beato
  • Kudeaketa:  Aitor Echarte, Irati Soto, Alejandra Villate, Markel Bárcena
  • Bideoa: Hiraia Pictures
  • Argazkia: Karobi
  • Diseinu grafikoa: Patricia Laiseka
  • Argien eta soinuaren diseinua: Amaia Yurrebaso, Edu Berja
  • Estilismoa: Sonia Mesa
  • Zeinu hizkuntza interpretatzailea:  Itsaso Rico, Alda Carpintero
  • Jantziak: Arymux
  • Esker onak:  Ainhoa Abasolo, Carlos González.

Irakurri gehiago