Agenda

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Noiz

2022/02/19 07:00

Non

Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Irakurri gehiago

Koko-eskea eta koko-dantzak

Noiz

2022/02/19 08:30

Non

Eibar

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak koko-eskean arituko dira goizean goizetik.

Koko-dantzak 2022

Data: Otsailak 19, larunbata
08:30 Merkatu plazan
09:00 - 15:00 Koko-eskea Gorosta eta Mandiolako baserrietan.
Ibilbidea: Orbea, Eskaregi, Agirregainekoa, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa, Mandiolazpikoa eta Arlaban.
18:00 - 18:45 Kokomarruen elkartzea Errebal plazan koko-jantziak jartzeko.
19:00 - 21:00 Koko-dantzak Eibarko erdigunean:
Ibilbidea: Anbulategiko parkea, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria. 

 

Irakurri gehiago

Hartzaro festibala

Noiz

2022/02/19 09:00

Non

Uztaritze

Tokiko inauteri ohiturak eta bertako zein inguruetako hainbat talderen kontzertuek eta ikuskizunek bat egingo dute datozen egunetan Herri Soinu elkarteak antolatutako Hartzaro festibalean.

Hartzaro 2022 Egitaraua

Otsailak 11, ostirala

  • 19:00 Heraitze auzoan Eskola inauteriak. (martxoaren 4ra atzeratua)

  • 20:30 Heraitzeko kaperan Adar taldearen kontzertua. Dohainik.

  • 20:30 Dama ikuskizuna Uztaritzeko Kiroleta gerlan.

Otsailak 12, larunbata

  • Baionan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 20:30 Arrauntzako elizan Le Nehe Akizeko harmoniaren kontzertua, Gorka Robles eta Uztaritzeko gaiteroak. Dohainik.

Otsailak 19, larunbata

  • Arrautza auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 20:30 Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan Izartxo taldea.

Otsailak 20, igandea

  • 9:00 Sain-Michel auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • 11:00 Heraitze auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.

  • Heraitze auzoan Ur Begiren danborrada, Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik.

Otsailak 23, asteazkena

  • Uztaritzeko Latsa gelan Anekdota gaua: anekdotak Uztaritzeko kaskarotei buruz (toki mugatuak, erreserbatzea gomendatua 0769438967 zenbakira deituz)

Otsailak 24, osteguna

  • 19:00 Hiribehere auzoko pilota plazan Tutak toberak, zirtzilak, dantzariak, perkusioak, Izartxo Burruna, Afrika Danbo.

  • 20:00 Uztaritzeko Latsaga gelan aperitifa eta jatekoa Kukuxtu txarangak alaiturik.

Otsailak 25, ostirala

  • 18:00 Uztaritzeko Latsa gelan Collette Larraibururen mintzaldia frantsesez "Quand nous chantions sous Franco" liburuari buruz; Guk, Pantxoa eta Peioren parte hartzearekin.

  • 20:30 Aperitifa eta jatekoa Nat eta Watsinek animaturik.

  • 23:00 Uztaritzeko gaztetxean Kakolak taldearen kontzertua.

Otsailak 26, larunbata

  • 10:00 Animazio musikalak Uztaritzeko karriketan.

  • Hiribehere auzoko pilota plazan Hastapenetik dantza ikusgarria. Mutxikoak Erdizka taldeak alaiturik.

Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan:

  • 16:30 Dantza ikusgarria: Izartxo, Hastapenetik, Kukai (Topa), Haatik (Ur)

  • 19:00 Aperitifa eta afaria Erika Lavillard eta Leire Iriberrik alaiturik.

  • 20:30 Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua. Aukeran dantza konpainiaren Biz Hitza ikusgarria.

Otsailak 27, igandea

  • 9:00 Kaskarot eta kaskarot ttikiak etxez etxe (Hiribehere auzoan goizean eta Purgoko auzoak eguerditik aurrera)

  • 10:00 Uztaritzeko Latsaga gelan Txilindron sukaldaritza txapelketa trikitilarien eta Jarauta 69 (Iruñea) txarangak alaiturik.

  • Uztaritzeko eliza atzean kaskarot taldeen biltze tradizionala.

Uztaritzeko Latsaga gelan:

  • 13:30 Inauterietako bazkaria.

  • 18:00 Dantza tradizionala Arberoako txaranagak alaiturik.

  • 20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.

Martxoak 1, asteartea

  • 17:45 Hiribehereko pilota plazan Burrunka, zirtzilak, abereak, Zanpantzarren auziaren lehen partea.

       Uztaritzeko eliza atzean Maia dantzariak

       Uztaritzeko Antza plazan Hartza dantza.

  • 19:30 Hiribehereko pilota plazan Zanpantzarren auziaren bukaera, dantzak, toberak.

  • 20:00 Erromeria. Jan eta edan toki berean Uztaritzeko ikastolak prestaturik.

Irakurri gehiago

Kaskarotak

Noiz

2022/02/19 09:00

Non

Uztaritze eta Itsasu

Inauteri garaiarekin batera Lapurdiko herrietan kaskaroten festak hastear dira; momentuz, Uztaritze, Beskoitze eta Donibane Lohizuneko kaskaroten irtenaldien berri eman digute. Otsaileko eta martxoko zenbait asteburutan han eta hemen ibiliko dira etxez etxe eta kalez kale eskean eta dantzan.

Otsailak 5, larunbata

  • Ezpeletako kaskarotak. Marine bordako bidea.

Otsailak 6, igandea

  • Begiraleak taldeko kaskarotak Donibane Lohizunen goizez.
  • Ezpeletako kaskarotak. Olagaineko bidea.

Otsailak 12, larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak Baionan ostatuz ostatu.
  • Ezpeletako kaskarotak. Basaburu.

Otsailak 13, igandea

  • Ezpeletako kaskarotak. Alzureneko bidea, Kamadroen bordako bidea, Apeztegiko bidea, Gaztainbideko bidea.

Otsailak 19, larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak Arruntza auzoan.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Otsailak 20, igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak Heraitze auzoan.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Otsailak 27, igandea

  • Kaskarotan Uztaritzen.
  • Beskoitzeko plazan kaskarotak goizez.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Martxoak 1, asteartea

  • Uztaritzeko inauteria.Zirtzilak, animalia, Zanpantzar

Martxoak 5, larunbata

  • Begiraleak taldeko kaskarotak Donibane Lohizunen arratsaldez.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

 

Irakurri gehiago

Animalien dantzak

Noiz

2022/02/19 11:30

Non

Iruñea, San Lorentzo karrika

Behartutako urte bateko hutsunea eta gero, inauterien aurreko asteburuan, Iruñeko Kauterak ospatzen diren egunean, Iruña Taldeak animalien dantzak plazaratuko ditu San Lorentzo karrikako bere egoitzatik 11:30ean abiatuz. Dantza ziklo osoa bi aldiz ikusteko parada egonen da, San Nikolas plazan alde batetik eta Udaletxe plazan bestetik. Azken honetan San Lorentzoko danzanteek ere haien dantzak eskainiko dituzte.

Ibilbidea: San Lorentzo, Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko plaza, San Migel, San Nikolas, Pozo blanco, Zapateria, Udaletxe Plaza, Merkaderes, Mañueta, Merkaderes, Udaletxe plaza, Kale Nagusia, San Lorentzo.

Irakurri gehiago

Liburu aurkezpena: Mascaradas de la Peninsula Iberica

Noiz

2022/02/19 12:00

Non

Markina-Xemein, Lugar Uhagon Kulturgunea

Oscar J. Gonzalezek "Mascaradas de la Peninsula Iberica" liburuaren bigarren edizioa argitaratu zuen 2021ean. 

Liburuan 357 maskarada dokumentaturik daude, haien arteko loturak eta errealizazio-eskemak ezarri, balizko esanahiak bilatu, jantziak eta pertsonaiak alderatu eta beste hainbat aukera emanez.

Egilea, Europa osoan maskarada-mundu bat dagoenaren jakitun, penintsulako kulturetatik haratago doa eta Pirinioez gaindiko kulturen bidez sartzen da kontinentean; beraz, Uztaritze edo Zuberoako maskaraden berri eman da edizio honetan.

 

Irakurri gehiago

Kaldereroak

Noiz

2022/02/19 18:30

Non

Donostia

Donostian, Kandelaria egunaren (otsailak 2) ondoko larunbatean Kaldereoak ateratzen dira Donostiako Alde Zaharrean. Aurten eguna, ordua eta zenbait kontu  aldatu dituzte. Jarduera desfilea egitera mugatuko da, tabernetan edo antzekoetan gelditu gabe, plazetan pilatu gabe –kanpalekuetan–, distantzia sozialari eusten saiatuz, eta musukoa erabiltzea ahoa eta sudurra estaliz.

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Arima

Noiz

2022/02/19 19:00

Non

Durango, Sanagustin kulturgunea

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Irakurri gehiago

Albadulake: Genoba B

Noiz

2022/02/19 19:30

Non

Altsasu, Iortia kulturgunea

Bost ahizpa bost merinaketan kartzelatuta. Bost emakume gizartearen aje batek zanpatuta; besteen iritzien beldurrak, zeina gorpuzten baitu burdin arimadun protagonistak, Bernardak. Hilkutxa bat agertokian, hasierako ihespuntu gisa. Bizidunei agertzen zaien hildako bat. Amona Maria Josefa, arima libre bat, bost ahizpek bizi dituzten emozioak eta gatazkak bideratzen dituena, trobadore bat balitz bezala. Protagonistak, Angustias, Magdalena, Amelia, Martirio eta Adela, mendean bizi dira, beren beldur eta gabezietan harrapatuta, libre izaten uzten ez dien gizarte batean.

Dantzaren, flamenkoaren eta zirkuaren bidez, sei protagonistek emozioz, bizipenez, sufrimenduz eta bozkarioz beteriko mundua sortuko dute, denok ezagutzen dugun amaierara iristeko: bere aingeruaren eskutik, Adelak "askatasunaren" atea zeharkatuko du, salbabide bakarra.

Irakurri gehiago

Bilaka: Saioak

Noiz

2022/02/19 19:30

Non

Donostia, Gazteszena

Saio  Zero  ikuskizunaren  partitura  gurutzatu,  desbideratuetatik  eta  etengabe  berriz  definituetatik  abiatuz, euskal dantza tradizionalaren eta mundu garaikidean egonkortzeko arakatzea luzatzen du Saioak-ek, antzezleen nortasuna osatzen duena bilatuz

Irakurri gehiago

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz

2022/02/19 22:30

Non

Aia, Probalekua

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Irakurri gehiago