Agenda
Euskal Dantzatik Feminismora Lantegia
2022/02/18 12:20
Gasteiz
🔖💃🏽EUSKAL DANTZATIK FEMINISMORA LANTEGIA🕺🏼🔖
Hirugarren urtez, euskal folklorearen eta feminismoaren arteko korapiloak askatzeko aukera izango dugu MARTXOAK 12-19-26, larunbatak 10:00-14:00 ( tailer mistoa) Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan.
Dantzatuz, hausnarketa kolektiboak eginez eta ariketa praktikoen bidez mugimenduak eta generoak dituen talkak ulertzen hasiko gara, bazatoz?
Izen ematea eta info: https://labur.eus/3SN17
Tailerraren info gehiago: https://labur.eus/U1n5r
Maitane Sarralde: DESªNUDA
2022/02/18 19:30
Getxo, Muxikebarri
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.
Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.
Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.
Amaia Elizaran: Arima
2022/02/18 20:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.
Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.
Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.
Informazio gehiago: Amaia Elizaran
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
- Musika: Liam Ó Maonlaí
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: María Laspiur
- Argiztapena: Sergio García
- Soinu teknikaria: Iñigo Egia
- Kanpoko begirada: Leire Otamendi
- Iraupena: 50 minutu
- Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua
Liburu aurkezpena: Mascaradas de la Peninsula Iberica
2022/02/18 20:00
Iruñea, Kondestablearen jauregian
Oscar J. Gonzalezek "Mascaradas de la Peninsula Iberica" liburuaren bigarren edizioa argitaratu zuen 2021ean.
Datorren otsailaren 18an, 20:00tan, Kondestablearen Jauregian (Iruñea) egileak berak liburua aurkeztu eta landa-inauteri adierazpenen ikuspegi zabalagoa emanen du.
Liburuan 357 maskarada dokumentaturik daude, haien arteko loturak eta errealizazio-eskemak ezarri, balizko esanahiak bilatu, jantziak eta pertsonaiak alderatu eta beste hainbat aukera emanez.
Egilea, Europa osoan maskarada-mundu bat dagoenaren jakitun, penintsulako kulturetatik haratago doa eta Pirinioez gaindiko kulturen bidez sartzen da kontinentean; beraz, Uztaritze edo Zuberoako maskaraden berri eman da edizio honetan.
Sarrera doakoa izanen da, lekua bete arte.