Agenda
Jantzari
2022/02/11 19:00
Bilbo, Santutxuko Udaltegian
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
- Argazki Zuzendaria: David Maeztu
- Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
- Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
- Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
- Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
- Musika programazioa: Nerea Alberdi
- Audio Postprodukzioa: Bideografik
- Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
- Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
- Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga
Hartzaro festibala
2022/02/11 19:00
Uztaritze, Heraitze auzoa
Tokiko inauteri ohiturak eta bertako zein inguruetako hainbat talderen kontzertuek eta ikuskizunek bat egingo dute datozen egunetan Herri Soinu elkarteak antolatutako Hartzaro festibalean.
Hartzaro 2022 Egitaraua
Otsailak 11, ostirala
-
19:00 Heraitze auzoan Eskola inauteriak. (martxoaren 4ra atzeratua)
-
20:30 Heraitzeko kaperan Adar taldearen kontzertua. Dohainik.
Otsailak 12, larunbata
-
Baionan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
20:30 Arrauntzako elizan Le Nehe Akizeko harmoniaren kontzertua, Gorka Robles eta Uztaritzeko gaiteroak. Dohainik.
Otsailak 19, larunbata
-
Arrautza auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
20:30 Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan Izartxo taldea.
Otsailak 20, igandea
-
9:00 Sain-Michel auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
11:00 Heraitze auzoan kaskarotak etxez etze, Izartxo taldea.
-
Heraitze auzoan Ur Begiren danborrada, Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik.
Otsailak 23, asteazkena
-
Uztaritzeko Latsa gelan Anekdota gaua: anekdotak Uztaritzeko kaskarotei buruz (toki mugatuak, erreserbatzea gomendatua 0769438967 zenbakira deituz)
Otsailak 24, osteguna
-
19:00 Hiribehere auzoko pilota plazan Tutak toberak, zirtzilak, dantzariak, perkusioak, Izartxo Burruna, Afrika Danbo.
-
20:00 Uztaritzeko Latsaga gelan aperitifa eta jatekoa Kukuxtu txarangak alaiturik.
Otsailak 25, ostirala
-
18:00 Uztaritzeko Latsa gelan Collette Larraibururen mintzaldia frantsesez "Quand nous chantions sous Franco" liburuari buruz; Guk, Pantxoa eta Peioren parte hartzearekin.
-
20:30 Aperitifa eta jatekoa Nat eta Watsinek animaturik.
-
23:00 Uztaritzeko gaztetxean Kakolak taldearen kontzertua.
Otsailak 26, larunbata
-
10:00 Animazio musikalak Uztaritzeko karriketan.
-
Hiribehere auzoko pilota plazan Hastapenetik dantza ikusgarria. Mutxikoak Erdizka taldeak alaiturik.
Uztaritzeko Kiroleta ezker paretan:
-
16:30 Dantza ikusgarria: Izartxo, Hastapenetik, Kukai (Topa), Haatik (Ur)
-
19:00 Aperitifa eta afaria Erika Lavillard eta Leire Iriberrik alaiturik.
-
20:30 Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua. Aukeran dantza konpainiaren Biz Hitza ikusgarria.
Otsailak 27, igandea
-
9:00 Kaskarot eta kaskarot ttikiak etxez etxe (Hiribehere auzoan goizean eta Purgoko auzoak eguerditik aurrera)
-
10:00 Uztaritzeko Latsaga gelan Txilindron sukaldaritza txapelketa trikitilarien eta Jarauta 69 (Iruñea) txarangak alaiturik.
-
Uztaritzeko eliza atzean kaskarot taldeen biltze tradizionala.
Uztaritzeko Latsaga gelan:
-
13:30 Inauterietako bazkaria.
-
18:00 Dantza tradizionala Arberoako txaranagak alaiturik.
-
20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.
Martxoak 1, asteartea
-
17:45 Hiribehereko pilota plazan Burrunka, zirtzilak, abereak, Zanpantzarren auziaren lehen partea.
Uztaritzeko eliza atzean Maia dantzariak
Uztaritzeko Antza plazan Hartza dantza.
-
19:30 Hiribehereko pilota plazan Zanpantzarren auziaren bukaera, dantzak, toberak.
-
20:00 Erromeria. Jan eta edan toki berean Uztaritzeko ikastolak prestaturik.
Losdedae: El perdon
2022/02/11 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
Barkamena eskatzeko, besteari kalte handia egin zaiola jakin behar da. Bere lekuan jarri eta bere sentimenduetara hurbiltzeak bestearen oinazea benetan sentiaraz dezake. Gogoeta horretatik abiatuta, ikerketa-eremu batean sartuko gara, geure bizi-esperientzien bidez eta gorputza eta hitza bitarteko gisa erabiliz, adiskidetze-bidea irekiko dugu.
- Zuzendaritza eta koreografia: Chevi Muraday
- Eszena zuzendaria: David Picazo eta Chevi Muraday
- Testuak: Juan Carlos Rubio
- Dantzariak: Juana Acosta, Chevi Muraday
- Zuzendaritza-laguntzailea eta errepikatzailea: Paloma Sáinz-Aja
- Musika zuzendaritza eta musika originala: Mariano Marín
- Argiztapenaren diseinua: Nicolás Fischtel (IBB)
- Espazio eszenikoa: Chevi Muraday
- Jantziak: Losdedae
- Argazkiak: Félix Valiente