Agenda

Altraste Danza: Mientras llueva

Noiz

2022/02/10 19:30

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

 

  • Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente.
  • Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio.
  • Eszenografia diseinua: Kike Blanco.
  • Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad.
  • Arroparen diseinua: CarmePuigdevalliPlantéS.

Irakurri gehiago

Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi

Noiz

2022/02/10 20:00

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School-en egin zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

Irakurri gehiago