Agenda
Aiko Taldea: Kulunkaz Gure lehen urratsak dantzan
2022/12/28 17:00
Bilbo (Campos Antzokian)
17:00/18:00 Campos Eliseos Antzokia (Bertendona 3, Bilbo)
KULUNKAZ. GURE LEHEN URRATSAK DANTZAN - AIKO TALDEA
AIKO TALDEAK 6 URTE ARTEKO UMEAK DANTZAN TREBATZEKO BI TAILER ANTOLATU DITU CAMPOS ANTZOKIAN
Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da, jolas eta ariketa ludikoen bitartez dantzazaletasuna sustatzeko behar dituzten tresnak eskainiz
‘Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan’ izenburupeko familia giroko dantza-tailer hauek bi adin-taldetan banatuta (0-2 urteko taldea eta 3-6 urteko taldea) egingo dira abenduaren 28an, astezkena, Bilboko Campos Antzokian.
Informazio gehiago www.aikotaldea.eus webgunean.
Izen ematea: aiko@aikotaldea.eus edo 634 423 539 telefonoan.
Plaza kopuru mugatua
Sarrera: 10€ pertsona heldu bakoitzeko, aretoren sarreran ordaintzeko, eta haurrak doan.
*OHARRA: Parte hartzen dutenei jakinarazten zaie, ekimenaren bideo irudiak hartuko direla helburu pedagogikoekin eta promoziorako erabiltzeko.
Ross Dantza Eskola: Charlie eta txokolate fabrika
2022/12/28 17:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Charlie gurasoekin eta aitona-amonekin etxe apal batean bizi den ume bat da. Bere ametsik handiena duela urte batzuk publikoarentzat itxita dagoen txokolate fabrika bisitatzea da. Jabeak, Willy Wonkak, bere txokolatinetan urrezko bost billete sartzen dituenean agertzen da fabrikan zehar ibilbidea egiteko aukera.
Willyk ibilbidea eskaintzeaz gain, haur bakoitzak gozokiz betetako kamioiak eraman ahal izango dituela eta bakar batek zehaztu barik dagoen opari berezi bat lortuko duela iragartzen du. Horrela iristen dira bost haur, gurasoek lagunduta, bisita egiteko