Agenda

Jesús Rubio Gamo: El hermoso misterio que nos une

Noiz

2022/12/02 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Dantzan aritzen zara. Dantzatzen duzu, beste gorputz batzuk deitzen dituzu, formak eta energia antolatzen dituzu espazioan, koreografiak dira. Korrika egiten duzu, jazartzen zara, erortzen zara, korrika jarraitzen duzu, badakizu zerbaiten bila zoazela, baina ez duzu gogoratzen zer den. Egun batean bat-batean dena gelditzen da. Atzera begiratzen duzu: honaino dena izan da mugimendua, baina, garrantzitsuena, denbora asko daramazu geldirik.


Hamaika aldiz errepikatu dituzu sekuentzia berberak, zenbait egunetan plazera, intentsitatea eta poza sentitu zenituen. Gainerakoa, neke handia. Mundu osoan zehar ibili zara, hainbat lekutan ikasi duzu eta bakoitzaren onena lortzen saiatu zara. Arte martzialak praktikatu dituzu fluxua eta kontrola orekatzen ikasteko. Aldakak eta bularrezurra mugitu dituzu danbor afrikarrez lagunduta ea dantzaren batean geratu behar den zerbaitetara hurbildu zaitezkeen. Martha Grahamek bere dantza amerikar berriari nortasuna emateko erabili zituen abdomenaren uzkurdurak praktikatu dituzu, eta gorputz-enborra erortzen utzi duzu pisua sentitzeko, José Limón grabitateari une batez alde egiten saiatu zen moduari jarraituz. Dena jaten saiatu zara. Gau batean, komunean belaunikatu eta botaka egiten duzu Cunninghamen hondar bat.

Eta orduan, gelditze egun hori iristen da, saloiko altzariak baztertzen dituzu, arnasa hartzen duzu, pisua oin batetik bestera mugitzen duzu, emeki-emeki, eta geratu denaren artean bilatzen hasten zara. Mugikortasun horrek guztiak zerbaitetarako balio behar dizu gaur.

Fitxa

Sorkuntza eta interpretazioa: Jesús Rubio Gamo
Musika: Johan Sebastian Bach
Soinu-espazioa: Luz Prado eta Pablo Contreras
Jantzien diseinua: Jesús Rubio Gamo eta Naldi Fernandes
Argiztapenaren diseinua: Irene Cantero
Argazkiak: Jesús Vallinas
Lagun egite artistikoa: Elena Córdoba

Jesús Rubio Gamo-ren ekoizpena, Madrilgo Festival de Otoño eta Festival Romaeuroparekin koprodukzioan.
Kroaziako Mediterranean Dance Centre, Los Barros Centro de Creación eta Arequipako Britainiar Institutuaren laguntzarekin.

Bira INAEMen laguntzarekin egiten da

JESÚS RUBIO GAMO RNEren El OJO CRÍTICO 2020 saria da Dantza modalitatean. Bere lana BOLERO HANDIA izan zen 2020ko Dantza Ikuskizun Onenaren MAX Saria. Bere ACCIONES SENCILLAS lana Koreografia Onena izendatu zuten 2021eko Kataluniako Kritikaren Sarietan.
2022ko MAX Sarietan finalista izan zen Dantzako Gizonezko Interprete Onenaren atalean, "El hermoso misterio que nos une" lanarengatik.

 

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

Noiz

2022/12/02 20:00

Non

Tolosa, Leidor Antzokia

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Irakurri gehiago

Atena Fundazioa: Raíces

Noiz

2022/12/02 20:00

Non

Iruñea, Gayarre Antzokia

"RAÍCES", Nafarroaren, kultur zein paisai aniztasunean oinarrituta eta inspiratuta dagoen sormen-proiektu baten izenburua da. Kultura, ondarea eta jendea batu nahi dira diziplina anitzeko ikuskizun batean. Oihanetik basamorturako bidaia, erdi mailako lurretatik pasaz, ibilbide koreografiko eta geografiko plastiko bat marraztuz, baita emozionala paisaien eta ohituren bidez ere, bideo proiekzio eta hizkuntza garaikide baten laguntzarekin.

Bi hamarkadako ibilbidearekin eta aurretik gurean izanda Momentos Meraki (2020) eta Mi propio universo (2018) aurkezteko, Atena Gayarrera itzuliko da, gure jatorria esploratzera gonbidatzen gaituen proposamen berri hau erakusteko.

ATENA FUNDAZIOA

Atena, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapen integrala du helburu, artearen bidez, haien bizi-kalitatea hobetuz eta haien bizi-proiektuan lagunduz. Atena konpainia artistikoa 2001etik eskaintzen zen prestakuntza artistikoari kanpoko proiekzioa emateko beharretik sortu zen. 2003an oinez ibiltzen hasi zen eta 2005ean hala eratu.

Atena Fundazioaren ekoizpen bat.

Informazio dossierra. 

IRAUPENA

75 minutu

Fitxa 

  • Zuzendaritza artistikoa: Sandra Ayelo. 
  • Antzezleak: Andrea Irurzun, Ainhoa Suescun, Beñat Albéniz, Diego Garro, Gorka Ibáñez, Hazel Loinaz, Iker San Miguel, June Zandio, Miguel Aristu, Mikel Sola, Naiara Olaechea, Olaia Blanco, Rakel Erce, Saioa Iturri, Raquel Ollo, Sandra Ayelo.
  • Proiekzio diseinua: Patxi Araujo. 
  • Koreografia: Andrea Irurzun.
  • Jantziak: Ekhiñe Andueza, Sandra Ayelo. 
  • Eszenografia: Iosune Urralburu, Sandra Ayelo.

Irakurri gehiago