Agenda
XXI Sevillana Jaialdia
2022/12/17 18:00
Donostia, Larratxo K.E.
Jaialdi honetan sevillanak flamenkoaren beste eredu batzuekin nahasten dira. Pasodobleak kaskainetekin dantzatuak eta bestelako koreografiak ere izango dira, dantza horietan erabiltzen diren osagarri ezberdinekin (mantoiak, abanikoak, kapelak…).
Ibai Arte: Dantza ikuskizuna
2022/12/17 18:30
Bilbo, Zorrotzako frontoia
*Kultur Gabonak 2022 egitarauaren barruan.
Ibai-Arte Euskal Dantzari Taldea 1996an sortu zen Zorrotzan, euskal dantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitzeko asmoz. Urte luze hauetan herri askotan dantzatu dute eta ehunka lagun igaro dira euren dantza taldetik.
La Runión en danza 2022
2022/12/17 19:00
Bilbo, La Fundición
Emanaldiak
- Pablo Venero | Cantabria "La caída de los cuerpos"
- Manu Gaigne Beobide – Jone Amezaga del Frago | Euskadi "Remedios Vals"
- Carmen Palacios Sáenz | La Rioja "Without Permission"
- Mymadder | Cantabria "Horizonte D"
Ertza: Zehar
2022/12/17 19:00
Berriz, Berrizko Kultur Etxea
Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batean bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait. Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan. Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.
Fitxa
- Egilea: Asier Zabaleta.
- Koreografoa: Asier Zabaleta.
- Zuzendaritza eszenikoa: Asier Zabaleta.
- Antzezleak: Asier Zabaleta eta Iñar Sastre.
- Ekoizpena: Ertza
- Azpigeneroa: Dantza garaikidea eta antzerkia
- Iraupena: 60´
- Formatua: 9/8/6
- Pertsona kopurua biran: 4
Kukai: Eta orain zer?
2022/12/17 19:30
Donostia, Tabakalera
Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.
Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.
Fitxa
- Jatorrizko ideia eta Zuzendaritza: Jon Maya
- Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mixelena
- Euskal Herriko Gazte Orkestra
- Koreografia: Jon Maya, Jokulariak
- Musika Konposizioa: Pascal Gaigne
- Argiztapen Diseinua: David Bernués
- Jantzien Diseinua: Alessio Meloni
- Orkestra Zuzendaria: Rubén Gimeno
- Dramaturgia, Interpretazio eta Koreografia Asistentzia: Ximun Fuchs
- Produkzioa eta Kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
- Lantalde Teknikoa: Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones)
- Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza
- Jantzien Eraikitzea: AEG Ikasketa Profesionalen Zentroa Karteleko
- Irudia: June San Sebastián
- Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
- Aholkularitza: Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola
- Kolaboratzaileak: Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África
Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea
Salbatzaile Dantza Taldea
2022/12/17 20:00
Bilbo, Santiago Plaza
*Dantza Plazetan 2022ren barruan
Adriana Bilbao: Zarra
2022/12/17 20:00
Basauri, Social Antzokia
ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.
Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.
Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.