Agenda
Erakusketa: Bestaz besta eta jantziz jantzi
2022/12/16 00:00
Hazparne, Pierre Espil mediateka
Kukai: Eta orain zer?
2022/12/16 19:30
Donostia, Tabakalera
Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.
Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.
Fitxa
- Jatorrizko ideia eta Zuzendaritza: Jon Maya
- Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mixelena
- Euskal Herriko Gazte Orkestra
- Koreografia: Jon Maya, Jokulariak
- Musika Konposizioa: Pascal Gaigne
- Argiztapen Diseinua: David Bernués
- Jantzien Diseinua: Alessio Meloni
- Orkestra Zuzendaria: Rubén Gimeno
- Dramaturgia, Interpretazio eta Koreografia Asistentzia: Ximun Fuchs
- Produkzioa eta Kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
- Lantalde Teknikoa: Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones)
- Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza
- Jantzien Eraikitzea: AEG Ikasketa Profesionalen Zentroa Karteleko
- Irudia: June San Sebastián
- Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
- Aholkularitza: Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola
- Kolaboratzaileak: Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África
Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea
Huellas-Aztarnak
2022/12/16 20:00
Zarautz, Modelo Aretoa
Afrikako dantza ikuskizuna. Dantzaren bitartez gure herrietako kultur aniztasuna erakutsiko dugu eta islatuko dugu.
Huellas-Aztarnak, kulturen, identitateen eta sentimenduen arteko topaketa bat da; artea publikoarekin komunikatzeko bitartekoa den espazio bat denboran zehar. Jatorri desberdineko artistak batu ginen agertokian gure mezua helarazteko: «Mila begirada, taupada bakar bat».
Neguko soka-dantza
2022/12/16 20:00
Bardoze
Olentzero gaualdiaren kari, Bardozeko Lagunekin, Irisarriko Denentzat, Baionako Dantz’Ari eta Angeluko Angeluarrak dantza taldeak bilduko dira. Gaueko 20:00etan berrogei bat dantzari 30 minutuko ikusgarri bat aurkeztuko dute eta ondotik, gazteek sortutako neguko soka-dantza eskainiko dute.
Choni Cía Flamenca: La gloria de mi mare
2022/12/16 20:30
Tafalla, Tafalla Kulturgunea
Gloria flamenkoaren munduan nabarmentzen hasi den dantzari baten ama da. Bere amatasun goiztiarra eta ustekabekoa zela eta, eta bizitzea tokatu zitzaion garaiagatik, Gloriak ezin izan zuen berak nahi zuen bezala ikuskizunaren munduan jardun; baina, orain, helduaroan, alabari laguntzen gozatzen du, hura babesten eta aholkatzen. Amets eta ilusio guztiak proiektatu, eta artista baten eta haren amaren arteko ohiko egoera asko agerian utziko dituzten liskar xelebreak sortzen ditu.
Umorea, flamenko-kanta eta -dantza tradizionala, kopla, ironia eta nola ez inprobisazioa nahasten ditu. Artistaren amari omenaldia. Ama guztiei. Artista guztiei.
Fitxa
- Testuaren egilea: Choni Cía Flamenca
- Musikaren egilea: Raúl Cantizano
- Koreografiaren egilea: Asunción Pérez "Choni"
- Zuzendaria: Estrella Távora
- Ikuskizunaren iraupena: 1h 30 min
- Musika: Bizian
- Antzezle kopurua: 4
- Antzezleak: Choni, Juanjo Macías, Raúl Cantizano, Alicia Acuña
- Generoa: Dantza folklorikoa
- Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
- Estreinaldi urtea: 2010
- Hizkuntza: Gaztelania