Agenda
Erakusketa: Bestaz besta eta jantziz jantzi
2022/12/15 00:00
Hazparne, Pierre Espil mediateka
AMAraun
2022/12/15 00:00
Tolosa, Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
"Bilbao balleta da" ekitaldia
2022/12/15 10:10
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Bilbao Balleta da” ilusioz beteriko proiektua da, hunkigarria. Ballet Klasikoaren alorrean gure lurraldeko talentua protagonista izango duen saio bat zabaldu eta sortzeko ekitaldia.
Egitaraua
LOS CAÑOS PASEALEKUA
- Koreografia: Marlon Dino, Múnich-eko Operako lehen dantzaria.?
- Musika Konposizioa: Borja Moran González, pianista eta konpositore bilbotarra.?
- Zuzendaritza: Teresa González Ardanaz, dantzaria eta Bilboko ballet klasikoko irakaslea.?
- Jantziak: Itziar González, jostun bilbotarra.
- Bilboko eskoletako ikasle aurreratuen artean casting bidez hautatutako dantzariak. Paper nagusiak: Anne Etxebarria, Eneko García eta Bruno Donizeti.
- Dantza-taldea: Nagore Bilbao, Maider García, Alma Gutiérrez Maialen Madariaga, Elara Ortiz, Maider Peña, Eva Pungin eta Irati Tapon.
- Bilboko Caños pasealekuaren inguruan sortzen den euskal mitologiaren kondaira kontatzen du lanak.
WHEN WE MEET
- Koreografia: Marlon Dino, Múnich-eko Operako lehen dantzaria.
- Dantzariak: Marlon Dino eta Cassandra Legendre.
- Musika: Ólafur Arnalds eta Max Richter.
ENCUENTROS Y DESENCUENTROS
- Koreografia: Andoni Larrabeiti, dantzari profesionala, koreografoa eta irakaslea.?
- Dantzariak: Andoni Larrabeiti eta Cayetana Payno del Rio.
- Musika: K&F Thema (Apparat).
BILBAO ES BALLET SARIAREN BANAKETA
Bizkaiko dantza klasikoko profesionalen lana aintzatesteko lanean, Bilbao es Ballet saria ematen jarraitu nahi dugu.
Lehen edizioan, sari hori Javier Amo-ri eman zitzaion, Munich-eko Operako dantzari nagusiari. Oraingo honetan, galan zehar ezagutuko da irabazlea.
ERCILLA ERAKUSKETAKO IKUS-ENTZUNEZKOAK
Galan ikus-entzunezko formatuan erakutsiko dira Laurent Leger argazkilari paristarrak “Bilbao es Ballet” proiektuari hasiera eman zizkioneko argazkiak.
Erakusketa formatu handian inauguratu zen, 2020ko urrian, Bilboko Ercilla kalean, eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta asistentzian.
iXa: Nik·Eu
2022/12/15 18:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Nik·Eu-k gizabanakoaren maskulinotasuna deseraikitzen du, haurtzarotik heldutasunera arte gizakiaren hazkundeari eragiten dion gizarte-egitura heteropatriarkalari buruz gogoeta egitera gonbidatuz.
Legamia programaren baitan, Lekuona Fabrikan egonaldia egin ondoren, iXa taldeak bere obraren lagin bat erakutsiko digu.
Balleta Zineman: A Diamond Celebration
2022/12/15 19:30
Donostia, Principe Zinemak
The Royal Balleteko dantzari nagusiak dira diamantezko urteurren honetan talentu handia duen ikuskizun ahaztezin baten buru. Programak "The Friends of Covent Garden" en 60. urteurrena ospatzen du eta ROHeko kide ohi eta bertaratuen laguntza bikaina omentzen du. Ikuskizunak The Royal Balleten errepertorioaren hedadura eta aniztasuna erakutsiko ditu, lan klasiko, garaikide eta ondarezkoetan. Gainera, Pam Tanowitz, Joseph Toonga eta Valentino Zucchetti koreografoen ballet laburren estreinaldia, Christopher Wheeldon bere bazkide artistikoak sortutako The Royal Ballet for Four taldearen lehen antzezpena eta George Balanchineren "Diamonds" antzezpena ere izango dira.
Fitxa
- Koreografia: Christopher Wheeldon, Valentino Zucchetti, Pam Tanowitz, George Balanchine, Joseph Toonga
- Parte-hartzaileak:
- 'For Four' (Christopher Wheeldon)
- Matthew Ball
- Cesar Corrales
- Vadim Muntagirov
- Marcelino Sambé
- 'New' (Valentino Zucchetti)
- Francesca Hayward
- Fumi Kaneko
- Mayara Magri
- Yasmine Naghdi
- 'New' (Pam Tanowitz)
- Lauren Cuthbertson
- William Bracewell
- 'Diamonds' (George Balanchine)
- Marianela Nuñez
- Reece Clarke
- 'For Four' (Christopher Wheeldon)
- Orkestra: Orchestra of the Royal Opera House
- Iraupena: Emanaldiak 180 minutu iraungo du.