Agenda
Urbeltzen dantza ganbara
2022/12/14 19:30
Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen Aintzira
2022/12/14 20:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Ukrainako Balletaren ekoizpen bikain honek benetako balet erromantikoaren edertasun eta drama guztia hartzen du.
Ingurune erromantiko bat, koreografia bikain bat eta maitasun-istorio ahaztezin bat elkartu dira Beltxargen Aintziran, hala, ikuskizuna mundu osoko ikusleek txalotu duten ballet klasiko bihurtuz.
Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Balletak maisutasun bereziz birsortzen ditu ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak.