Agenda

Hik Dantza Landu: Rober Gómez

Noiz

2022/12/10 10:00

Non

Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

 “Mugimenduan dauden gorputzen baldintzapen, analisi, sokuntza eta elkartrukea”

  • Data: Abenduak 10, 11 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

 

Ikastaroko lan-metodoa

Inprobisazioan eta gorputzaren baldintzapenean oinarritzen diren klaseak dira. Helburua gorputza espazioan prestatzea da, imaginarioa martxan jartzea edozein motako entseguri aurre egiteko. Informazio eta norabide sorta zabal batekin, Roberrek klasea gidatuko du dantza klasikoaren, garaikidearen, yogaren eta gaga teknikaren errekurtsoak erabiliz. Mugimenduari lotuta, erakargarriak diren teknikak izaten jarraitzen dute Roberrentzat. 

Klaseen ikuspegia, teknika lantzeaz gain eta beroketa lana egiteaz gain, honakoa izango da: zein da gorputzaren sarrerako atea? Egunero gorputz ezberdina izan ohi dugu, uneoro aldatzen eta nekaturik daukagun dantzarion gorputza onartu. Nola lan egin edozein direla baldintzak, edozein egoeratik edo lesiotik.  Guztiak gehitu dezake. Gorputz libre edo lesionatu batek erraminta eta ezagutza nahikoa izanik, modu egokian burutu dezake eskatutako lana. Pentsatzen duen gorputza eta intuizioa duen burua.

Rober Gómez:

Rober Gomez Figueresekoa da, Gironakoa hain zuzen ere. Bartzelonako Institut del Teatren 2005ean dantza garaikidean graduatua eta Suizako Lausanne hiriko Rudra Bèjart eskola famatutik igarotakoa. 

Bere ibilbide profesionala It Dansan hasten du. IT-n graduondokoa egin ostean, Bonachela Dance Companyn,  Galili Dancen, Club Guy and Roni konpainian, Gelabert-Azzopardi  konpainian, Staatstheater Oldenburg konpainian, Maura Morales kooperatiban, Staatstheater Mainzen, La Veronalen, Sol Picó konpainian, Siberian…egiten du lan.

Errepikatzaile bezala Ballet Konzert Bern konpainian eta Amsterdamgo Goi-mailako Arte Eskolan ere aritu da.

Duela lau urte, Hotel Col.lectiu Escènic kolektiboaren zuzendaritza hartzen du, beste interprete eta zuzendari batzuekin batera. Estreinatu berri dute beraien laugarren sorkuntza:  Habitación 11: LA HONTE, Lisi Estarasek zuzendua Mercat de les Florsen. 

Irakasle modura, Nunart Guinardó, La Caldera, Àrea espai de dansa i creació, La Casa del Moviment, Valentziako Goi-Mailako kontserbatorioan, Badalonako Escola Ritmes eta abar luze batean aritu da. 

Bere dantzarenganako pasioa yogaren ikasketarekin batera egiten du, Asthanga Rocket Yogan formatua baitago. Klase erregularrak ematen ditu Bartzelonan eta penintsula osoan zehar ikastaro trinkoak ematen ditu.

Irakurri gehiago

Duguna eta Aurtzaka

Noiz

2022/12/10 12:00

Non

Iruñea, Burguen plaza

Iruñeko Duguna eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeen emanaldiak Iruñeko Burguen plazan, abenduaren 10ean, 12:00etan.

Irakurri gehiago

De Scheherazade

Noiz

2022/12/10 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Maria Pagések eta El Arbi El Hartik zuzenduta, De Scheherazade-k emakumeen esentzia poliedrikoa ehuntzen duten hari batzuk iradokitzen dituen abentura kontatzen du hamabi koreografiatan. Ikuskizuna narrazio boteretsu bat da, ezin hobeto harilkatutako koru koreografiekin eta bakar saioekin taxutua. Bere pertsonaiak antzezle bakoitzaren berezitasun indibiduala eta taldearen indar kartsua batzen ditu. Emakume honek —zeina emakume guztiak baita— kontakizuna zeharkatzen du eta publikoarekin partekatzen ditu bere ezaupideak, kontraesanak, maitasunak, desamodioak, indarguneak, hauskortasunak, ziurgabetasunak, asegabetasunak, bakardadeak.

Erroetaraino flamenkoa den obra honek, arima zabalik duela, gorputzarekin, desioarekin, amatasunarekin eta berdintasun oraindik lortu gabearekin komunikatzen du.

Koreografiek ekintzaz jabetzen den emakumeen aniztasuna islatzen dute, benetako eszenatokia konkistatzeko eta sinbolikoki bereganatzeko. Eszenatokiari (bizitzako eszenatokiari) oldartzen zaizkion 9 emakume dira. Berezitasun handiko Emakumeak dira denak. Emakume hauek koreutikoki eta musikalki pentsatzen dute ordezkatzen duten genero aniztasuna (desberdintasun fisiko, etniko, erlijioso, kultural edo estetikoez harago).

De Scheherezadek musika herrikoia eta klasikoa arakatzen du, eta arreta berezia jartzen du arabiar musikan. Partiturekin egiten du lan; zati klasikoak berrinterpretatzen eta egokitzen ditu, flamenkotik abiatuta. Baina, funtsean, Rubén Levaniegosek konposatutako eta María Pagések zuzendutako musika originalak sortzen ditu, kontakizun dramaturgikoa eta obrarako sortutako letrak oinarri hartuta.

Hari eta perkusio laukote batek interpretatuta, eta bi ahots flamenko bikainez lagunduta, musikak soinu klasiko, herrikoi eta flamenkoen arteko elkarrizketa aske eta abegitsua zeharkatzen du.

Informazio gehiago: María Pagés Zentroa

Irakurri gehiago