Agenda

So.K: Neok (entsegu irekia)

Noiz

2022/11/09 19:00

Non

Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Izenburu misteriotsu honek galdera asko dakartza burura. Oraingoan, NeoK hitzeko azken hizkiak “Kotilun” dakarkigu gogora: antzinako euskal inauteriaren pertsonaia bat da, iruditeria magikoaren geruza sakonenetik datorrena. Ikuslea erabat ñimiño den ororen mailan murgilduz, Kotilun areagotu honek materia-partikulak antolatzeko eredu berri bat proposatzen digu, izakiaren kimika berri bat edo “Neo OrganiK Kemistry” delakoa. Hitzjoko baten bidez, lanaren izenburuak fantasiaz eta aldi berean seriotasunez iragartzen digu proposamen honen dualtasuna: izakiaren konplexutasunaren aurrean, zergatik ez uztartu zientzia-garapena eta magia-interpretazioa?

Euskal hizorduak #6 - Egitarau osoa (pdf)

Fitxa

  • Zuzendaria: Julien Corbineau
  • Koreografoa: Laetitia Cheverry
  • Koreografo errelebista: Eva Jullière
  • Laguntzailea: Julien Corbineau
  • Musika: J.S Blash/Florent Cheverry
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Anne-Marie Subias
  • Argiztapena: Julien Delignières, Peio Lamarque
  • Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet – EKE – CD64
  • Partaidea: MVC Polo Beyris
  • Argazkiak: Gabrielle Duplantier

 

Irakurri gehiago

Carolyn Carlson Company: The Tree (Fragments of Poetics on Fire)

Noiz

2022/11/09 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 9 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.

Fitxa

  • Koreografia: Carolyn Carlson
  • Koreografia-laguntzailea: Colette Malye
  • Artista bisuala: Gao Xingjian
  • Musika: H. Purcell, J. Sibelius, J. S. Bach, Philip Glass, René Aubry, Aleksi Aubry-Carlson, Nicolas de Zorzi
  • Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas
  • Dantzariak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
  • Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau
  • Eszena-zuzendaritza: Jank Dage
  • Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou
  • Produkzioa: Carolyn Carlson Company
  • Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg
  • Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille)
  • Babeslea: Crédit du Nord
  • Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du

Irakurri gehiago