Agenda

Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca

Noiz

2022/11/06 19:00

Non

Donostia, Kursaal

Rotterdamgo Scapino Ballet Herbehereetako dantza-konpainia zaharrena da, eta Hans Snoekek sortu zuen 1945ean, “gerraondoan haurren masailei kolorea itzularazteko”. Dantzaren bidez aldaketa bultzatzea (alaitasuna, bizipoza eta kolorea) da oraindik ere Scapino Balleten leitmotiva. Ed Wubbek eta Scapino eratzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Casablanca lanean, Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista izan zituen Hollywoodeko klasikoan oinarrituko da Wubbe, gai unibertsalei, adibidez, heroitasunari eta sakrifizioari, buruzko dantza-ikuskizun baterako inspirazio moduan. Estilo desberdinetako dantza, zirkuaren elementuak eta jatorrizko soinu-banda baliatuta, Wubbek irudimen- eta antzerki-mundu bat sortuko du, non errealitatea eta fantasia nahastuko diren agertoki birakari harrigarri eta original baten inguruan. 

Fitxa 

  • Koreografia: Ed Wubbe
  • Jantziak: Pamela Homoet
  • Argiztapena: Xabier Spruit eta Ed Wubbe
  • Musika: Casablanca filmaren jatorrizko banda eta bereber musika

 

Irakurri gehiago

Almudena Pérez: Aspects + Room

Noiz

2022/11/06 19:30

Non

Getxo, Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Saio bikoitz honetan bi dantza piezaz gozatu ahal izango dugu. Aspects-ek koreografia arakatzen du mugimenduaren zenbait alderdiei (tamaina, erritmoa, espazioa, forma) lotutako hizkuntza sinbolikoa erabiliz, eta horiekin esperimentatzen du berezko hizkuntza sortzeko. Bestalde, Room esperientzia pertsonal batetik sortu zen. Etxera itzultzean, urteak kanpoan eman ondoren. Etxe bat, espazio propio bat eratzeko gogotik, eta honako galdera honi erantzuteko beharretik: Zer da etxe bat?

ASPECTS

  • Zuzendaria: Almudena Pérez
  • Koreografia eta interpretazioa: Almudena Pérez, Denis Martínez
  • Antzerkigintza: Poliana Lima
  • Musika: Ibon Aguirre
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Flores
  • Produkzioa: Eider Zaballa

 

ROOM

  • Konpainia: Cía. Almudena Pérez
  • Jatorrizko ideia: Almudena Pérez San Vicente
  • Koreografia eta interpretazioa: Almudena Pérez San Vicente, Denis Martínez Roque
  • Musika: Wolfgang A. Mozart  ( nahasketa)
  • Hizkuntza: testu barik
  • Iraupena: 56 min.
  • Sarrerak: 10€. Salgai irailaren 1etik aurrera.

 

Saltokiak

  • Kutxabank-en orotarako kutxazainak
  • https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/
  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)

Irakurri gehiago